San Joan bezperako su bakarra, herriko plazan
Auzotarrek hala erabakita, ez dute surik piztuko Altzibarren eta Iturriotzen. Altzibarren hilaren 29an, San Pedro egunean piztuko dute.
Eusko Jaurlaritzak alerta gorria ezarri du beroaldiagatik, eta, ondorioz, auzoetako su nagusiak bakarrik piztu ahal izango dira gaur, San Joan bezperan.
Oiartzungo Udalak Eusko Jaurlaritzaren gomendioa jarraitu du, eta jakinarazi baso masetatik hurbil dauden eremuetan ezin dela surik piztu.
“Ohitura eta tradizio handiko eguna izanagatik, ezohiko alerta egoera dago deklaratuta, eta beraz, udalak herritarrei hartutako erabakiak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko eskatzen die”.
San Joan sua, herriko plazan
Gaur eguerdian, baina, jakinarazi dute auzotarrek hala erabakita, Altzibarren eta Iturriotzen ez dela surik piztuko, eta aurtengoan San Joan bezperako su bakarra Doneztebe plazan piztuko dela.
Hala ere, tartean auzoko festak daudenez, Altzibarren San Pedro egunean (hilak 29) piztuko dute sua, 21:00etan.
