Trafiko aldaketak sanpedroengatik
Hilaren 26tik 30era bitartean San Pedro Jaiak ospatuko dira barruti morean, eta jarduerek trafiko aldaketak ekarriko dituzte herrira.
Hilaren 26tik 30era bitartean San Pedro Jaiak ospatuko dira barruti morean, eta jarduerek trafiko aldaketak ekarriko dituzte herrira. Hilaren 26ko 08:00etatik uztailaren 1era arte ezin izango da Arraunlari kalean aparkatu. Horrez gain, jaietako ekitaldiengatik, Arraunlari kalea itxita egongo da San Pedroko biribilgunetik aurrera, honako ordutegietan:
- Hilak 26, ostirala: 14:00etatik aurrera.
- Hilak 27, larunbata: 10:00etatik aurrera.
- Hilak 28, igandea: 10:00etatol aurrera.
- Hilak 29, astelehena: 10:00etatik aurrera.
- Hilak 30, asteartea: 10:00etatik aurrera.
Ekitaldien egitarauak ahalbidetzen duen neurrian, Udaltzaingoak trafikoa bideratuko du unean-unean, eta kalea irekitzen joango da ibilgailuentzat.
