Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Sanpedroek sanjoanen lekukoa hartuko dute

Hilaren 26tik 30era San Pedro bost eguneko jai giroan murgilduko da. Aurten emakume jostunek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/22

Asteburuan sanpedrotar askok sanpedroak berotu bazituzten ere, Arrantzale eguna ospatu baitzen larunbatean, ostiralean (hilaren 26an) lehertuko dira ofizialki San Pedroko Jaiak. Barrutiko Jai Batzordeak prest ditu aurtengo ospakizunak, eta ekitaldi eta jarduera mordoa antolatu ditu bost egunez festez gozatzeko. Aurten emakume jostunek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan, eta LGTBIQ+ ikurrina ere igoko dute alkateordetzaren balkoira. Une horretatik aurrera, barruti morea bost eguneko jai giroan murgilduko da, hilaren 30era arte. Txupinazoaren aurretik ere jarduerak egongo dira, eguna girotzen joateko.

Aurrekari gisa, gaur (astelehena) Sentimendu baten garaipenak. Pasai San Pedroko arraunaren historia 1854-2020 liburua aurkeztuko dute Lonjan, 19:30ean. Liburua Sanpedrotarra Arraun Elkarteak eta Pasaiako Udalak ekoitzi dute elkarlanean, eta Sorginarri udal bildumaren 11. alea izango da. Liburuak bidaia bat eskaintzen du San Pedroko arraunaren iraganean, orainaldian eta etorkizunean barrena. Horrez gain, bihar (asteartea) San Joan suaren inguruko jarduerak egingo dira 22:00etatik aurrera, Lamiak Dantza Taldeak girotuta.

Hona hemen programazioa egunez egun:

Sanpedroak 2026

Hilak 22, astelehena

  • 19:30: Sentimendu baten garaipenak. Pasai San Pedroko arraunaren historia 1854-2020 liburuaren aurkezpena Lonjan.

Hilak 23, asteartea

  • 22:00: San Joan sua, Lamiak Dantza Taldeak girotuta.

Hilak 26, ostirala

  • 17:00: Haurrentzako merienda portuko etxeetan.
  • 17:30: Buruhandiak frontoian.
  • 18:00: Futbito finala.
  • 18:30: Haur danborrada portuko etxeetatik (4-16 urte bitarte).
  • 20:00: Txupinazoa emakume jostunen eskutik eta LGTBIQ+ ikurrinaren igoera.
  • 22:00: Helduen danborradak Gatzagatik.
  • 00:00: Javi DJa oholtza nagusian.

Hilak 27, larunbata

  • 11:30: Porrusalda txaranga. Herritarrei dei egiten zaie zuri-gorriz janzteko.
  • 12:30: Arando Txiki otxotea herriko kaleetan barrena.
  • 17:00: Piratakada frontoian.
  • 20:30: Afari herrikoia Arraunlari kalean Txomin Parrillaren eskutik (txartelak aurretik erosi behar dira, 21 euroan).
  • 22:30: Rockalean San Pedroko kaleetatik.
  • 01:00: Zatekeen taldearekin erromeria oholtza nagusian.
  • 03:00: Gonzalo txosnagunean.

Hilak 28, igandea

  • 12:00: Helduen Inude eta Artzainak. Ondoren, Bermutekea Boteron.
  • 16:00: Haurren frontenis finala.
  • 18:30: Helduen pilota finalak. Ondoren, Jose Inazio Murua Elizondo eta bere musika frontoian.
  • 00:00: Pixa taldea oholtza nagusian.
  • 03:00: La Fulana oholtza nagusian.

Hilak 29, astelehena

  • 10:00: Diana txistulariekin.
  • 11:00: Licinio Refice meza nagusia.
  • 12:00: Haurren Inude eta Artzainak.
  • 16:00: Haur eta gaztetxoentzat dantza tailerra Fama eta Txasissen eskutik Herriko Plazan.
  • 17:30: Helduen frontenis finala.
  • 18:30: Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin kaleetan barrena.
  • 19:00: Bote-igel txapelketa jubilatuen eskutik Falkonen.
  • 20:30: Sutargi taldearekin erromeria Begihaundin.
  • 23:00: Hodax eta Garinbo txosnagunean.

Hilak 30, asteartea

  • 11:00: Ginkana, Eskubidean planeko haur eta gazteen antolatuta, frontoian.
  • 12:00: Buztiña eta Eskamak partida frontoian. Ondoren, haur bazkaria Txokon.
  • 15:00: Puzgarriak frontoian.
  • 18:00: Goazen Nait frontoian.
  • 20:00: Joxe Angel Elizalderekin dantzaldia frontoian. Bitartean, afari autogestionatua frontoian. Jai Batzordeak bokatak eta edariak jarriko ditu salgai.
  • 22:00: Zezensuzkoa frontoian.
Erlazionatutako edukiaHistoria eta ondare morea, liburuanSan Pedroko arraunaren historia eta ondarea, liburu bidez jasota
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.