Bilketa solidarioa egingo dute Munduko Dantzak ekitaldian
Bihar (hilak 27) izango da ekitaldia, eta Bizi Kamerun proiekturako kirol eta eskola materiala, eskuoihalak eta izarak eramateko eskatu dute.
Atzo hasi ziren auzoko jaiak Altzibarren, eta gaurtik igandera bitartean jarraituko du festak nahiz eta astelehenean (hilak 29) San Joan sua piztuko duten.
Gaurko egitaraua arratsaldeko seietan hasiko da, eta buruhandiak, herri afari merienda eta musika izango dituzte gauera arte. Bihar, berriz, 10:00etan hasiko dute eguna XV. haur eta gaztetxoen duatloiarekin, eta gero Munduko Dantzak erakustaldia, toka txapelketa edota jubilatuen bazkaria izango dituzte. Arratsaldean, besteak beste, truk eta saskibaloiko 3×3 txapelketa eta danborrada izango dira auzoan.
Jai batzordeak, baina, Munduko Dantzak ekitaldian Bizi Kamerun proiekturako bilketa solidarioa egingo dutela jakinarazi du, eta, beraz, bizilagunei dei egin die hitzordura kirol materiala, eskuoihala eta izarak zein eskolako materiala eramateko.
11:00etatik 13:00etara izango da bilketa solidarioa; “zure ekarpen txiki batek alde handia egiten du”, diote. Informazio gehiagorako helbide elektroniko bat, 669 58 65 33 zenbakia edota webgunea helarazi dituzte.
- Gaur, hilak 26
- 18:00. Buruhandiak txistulariekin.
- 20:00. Elkarretaratzea dultzaineroen laguntzarekin.
- 21:00. Herri afari merienda plazan: tortilla jatea, sardina jatea. Afarian zehar zenbait zozketa egingo dira.
- 23:00. Dj Trikitrack auzoko plazan.
- Klarene plazan: The old babies eta Urtzi Kl Dj.
- Bihar, hilak 27
- 10:00. Altzibarko XV. haur eta gaztetxoen duatloia.
- 11:00 – 13:00. Munduko dantzak erakustaldia plazan.
- 13:00. Toka txapelketa helduentzat eta bote txapelketa haurrentzat.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berri elkartean.
- 16:30. XL. truk txapelketa Esku Garbia elkartean.
- 17:00. Basket 3×3 txapelketa Agerrealden. Izen ematea 16:00etan.
- 17:30. Danborreroen poteoa txaranga eta buruhandiekin.
- 19:00. Haurren eta helduen danborrada Olaldetik hasita.
- Ondoren, afaltzeko aukera plazan.
- 22:30. Bingo musikatua.
- 22:30. Kontzertuak Klarene plazan: Arkale, Aximila, Pixa eta Dj Maiuxx.
- 00:00. Dj Niko auzoko plazan.
- 01:00. Jolasak, sorpresak eta pink hortera fest.
- Igandea, hilak 28
- 09:00. Diana
- 10:30ean hasita, artisauen azoka plazan.
- 11:00. Erraldoi txikien kalebuelta.
- 12:00. Bermujazz Peppermint taldearekin.
- 12:00. Gaztetxoen IV. bizkotxo eta tarta txapelketa.
- 14:00. Paella bazkaltzeko aukera plazan.
- 17:30. Haur jolasak eta txokolatada.
- Ondoren, 19:30 aldera: apar festa Olalden.
- 20:00. Afaltzeko aukera plazan.
- 22:30. Suzko zezena.
- Ondoren, txispun kalejira.
- Astelehena, hilak 29
- 21:00. Alerta gorriagatik atzeratutako San Joan sua.
