Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
LGTBIQ+

"Elkarlanean eta konpromisoz aurrera egiten jarraitzea ezinbestekoa dugu"

LGTBIQ+ pertsonen Eskubideen Eguna izango da igandean (hilak 28), eta Oiartzungo bi udal taldeek adierazpen instituzionala adostu dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/06/26

Hilaren 28a LGTBIQ+ pertsonen Eskubideen Eguna da, eta Oiartzungo bi udal taldeek adierazpen instituzionala adostu dute. Hori horrela, alde ezberdinetatik datozen eraso LGTBIQ+fobikoen goraka “erabat errefusatu” eta lanean “irmo” jarraitu behar dela adierazi dute EAJ eta EH Bilduko ordezkariek.

Era brean, borrokan eta elkarlanean jarraitzea “ezinbestekoa” dela diote “lorpenetan atzerapausorik ez egoteko eta eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko”. Horrela diote: “anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da, eta horretan saiatzen ari gara”.

Hona hemen bi udal taldeen adierazpen instituzionala, hitzez hitz:

Ekainak 28: LGBTIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Eguna

Gaurko eguna baliatu nahi dugu gure bizitzez, gure bizi historiaz eta LGBTIQ+ mugimenduaz harro gaudela esateko.

Eraso LGBTIQ+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira, eta ondorioz, gure bizitzak arriskuan daude.

Gorroto-diskurtsoek, komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioak zein eskuin muturreko diskurtsoek zis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi dituzte pertsonen duintasuna, askatasuna eta giza eskubideak zalantzan jarriz.

Hori horrela, garrantzitsua da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea eta LGBTIQ+fobiarik gabeko herri baten alde borrokatzen jarraitzea, zeinetan pertsona guztiak askatasunez, duintasunez eta beldurrik gabe bizi ahalko diren.

Kolektiboek eta norbanakoek urteetan zehar egindako lanari esker lorpen handiak egon dira. Orain elkarlanean eta konpromisoz aurrera egiten jarraitzea ezinbestekoa dugu, lorpenetan atzerapausorik ez egoteko eta eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko.

Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak… lantzea ezinbestekoa dugu. Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da.

Horretan ari gara gobernatzen ari garen hainbat udaletan, eta hori sustatuko dugu oposizioan gauden esparru guztietan ere.

Horren adibide da, Oiartzungo Udalak apirilean LGBTIQ+ pertsona, familia eta eragileentzat arreta, informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaini izana, Berdindu Ibiltariaren bidez.

Era berean, dei egiten dugu ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzera, eta bukatzeko, LGBTIQ+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko lanean eta borrokan ari diren kide eta kolektibo guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzeko ezinbestekoak direlako.

Gure bizitzek balio dutelako, gora ekainaren 28a!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.