Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Merkataritza eta negozio txikiak sustatzeko diru laguntzekin, aurrera

Negozio txikien sarea sendotzea, herritarrei beharrak auzoan bertan asetzeko aukera ematea eta auzoak biziberritzea dira laguntzen helburuak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/06/26

Iaz herrian merkataritza eta negozio proiektu txikiak sustatzeko diru laguntzak jarri zituzten martxan, eta aurtengoan bide horrek jarraipena izango duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Azaldu dutenez, hiru helburu ditu horrek: herriko merkataritza eta negozio txikien sarea sendotzea, herritarrei eguneroko beharrak auzoetan bertan asetzeko aukera ematea, eta, azkenik, lokal hutsetan proiektu berriak bultzatuz auzoak biziberritzea.

Oiartzungo Udalak 35.000 euroko diru partida du baldintzak betetzen dituzten merkataritza eta negozio proiektu txikiak sustatzeko, eta azpimarratu dute laguntza hori bost urtez jaso daitekeela. Hori proiektu berriek edota azken bost urteetan ireki dutenek jaso ahal izango dute; lehen urtean 4.000 euro arte jaso daitezke, bigarren eta hirugarren urteetan 3.500 euro arte, 2.500 euro arte laugarren urtean, eta, 1.500 euro arte bosgarrenean.

Horretaz gain, jakinarazi dute lagunduko dituztenak proiektu berriak, eskualdatu direnak edota birkotatu direnak direla –birkokatzeak kontsideratzen dira kaletik zuzeneko sarbiderik ez duen lokal batetik sarbidea duen batera aldatzea edo azalera handiko guneetatik herrigunera lekualdatzea–.

Gainera, Elizalde-Altzibar ardatza sustatuko dute, horiek baitira “merkataritza eta negozio txikiek tradizionalki eta gaur egun ere presentzia handiena duten herriko eremu nagusiak, elkarri jarraikortasun funtzional eta geografikoa ematen dioten herriko auzo gune handienak”.

Azkenik, diote laguntza hori urtean zeharreko gastu orokorrentzako dela, hala nola, egitasmoa abiarazteko hasierako gastuak, alokairua, erosketa, altzari edo makinaria erostea, web orriaren diseinua, marketin gastuak….

Iaz deialdi horrek bederatzi onuradun izan zituen, eta partidaren %85a erabili zuten, alegia, 35.000 eurotatik 29.400 euro.

Negozio txikien sarea sendotzea, herritarrei beharrak auzoan bertan asetzeko aukera ematea eta auzoak biziberritzea dira laguntzen helburuak.

Auzoaren arima egitasmoarekin bateragarria
Auzoaren arima Oarsoaldeko Udalek sustatu, Oarsoaldeko Garapen Agentziak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen egitasmoa da, eta haren helburua da ekintzaileei aholkularitza eta laguntza eskaintzea, lokal hutsen jabeak identifikatzea eta pizgarriak eskaintzean.

Oiartzunen hiru lokal huts daude identifikatuta, denak Altzibarren, eta diote zenbait ekintzailek adierazi dutela bertan zerbait martxan jartzeko nahia.

Aipatutako diru laguntza horiek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan edo webgunean bertan eska daitezke, eta horretarako azken eguna abenduaren 31 izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.