Olibeteko ludoteka eta Familia Gunearen obrak, martxan
Obrak urte bukaeran amaitzea aurreikusi dute, eta 500.000 euro bideratu ditu udalak lanetara. Gune berriak 360 metro koadro izango ditu.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hasi dira Erdiguneko Familia Gunea eta ludoteka hartuko dituen Olibeteko ekipamendua berritzeko lanak. Urte bukaeran amaituko dituzte Olibeteko 6. zenbakiko obrak, eta 500.000 euro bideratu dituzte eraldaketara.
Espazio berrituak 360 metro koadroko azalera izango du, eta jakinarazi dute obraren helburua bikoitza dela: batetik, erabilera berrirako gunea egokitzea eta, bestetik, bi zerbitzuen arteko espazio banaketa orekatua lortzea.
Era berean, azaldu dute 0-12 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako erreferentziazko gunea sortu nahi dutela, bai eta zerbitzuak hurbilagoak eta eraginkorragoa izatea lortu ere.
