Sagardoarekin topa egingo dute bihar Trintxerpen
Illunbe Arraun Elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna egingo da bihar Trintxerpen, 18:00etatik 21:00etara bitartean.
Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna egingo da bihar (larunbata) Trintxerpen, 18:00etatik 21:00etara bitartean. Txotx tradizioarekin eta giro onenarekin topa egitera gonbidatu dituzte herritar guztiak.
