Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Uztailaren 12an ospatuko dute Arditurri eguna

Bisita gidatuak, jolasak, erakusketak, tailerrak edota Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara bisita gidatuak izango dira egun horretan.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/06/26

Urtero bezala, aurtengoan ere ez du hutsik egin Arditurri Egunak; izan ere, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoanatura fundazioak elkarlanean egitaraua osatu dute egun horretarako herriko eta inguruetako familiek egun eder bat igaro dezaten naturan murgilduta.

Uztailaren 12an izango da hitzordua, eta 10:30ean hasiko dute ospakizuna, 14:00ak bitartean doako bisitak egingo baitituzte Arditurriko meategira. Aurten, gainera, bi aukera eskainiko dituzte: oinarrizko bisita eta bisita sakona. Baina, hori gutxi balitz, Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara sartzeko aukera emango zaien bertaratzen diren 14 urtetik gorakoei.

Abaraxka ludotekaren eskutik haur eta gazteentzat jolasak ere izango dira, bai eta Mineralen bila bisita gidatua ere. Halaber, Luberri museoak fosil erakusketa bat jarriko du Arditurrin.

Horretaz gain, hegazti askatzea ere egingo dute goizean zehar. Hitzordu horretan, hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basabizi zentroan fauna jasotzeko, sendatzeko eta berreskuratzeko egiten den lana ezagutaraziko dute, eta zenbait hegazti ikusteko aukera ere egongo da.

Azkenik, antolatzaileek azpimarratu dute goiz osoan zehar janari eta edari zerbitzuaz gain, zuzeneko musika ere egongo dela.

Informazio gehiagorako idatzi mezu elektroniko bat, edo deitu 943 49 42 48 zein 688 89 50 68 zenbakietara.

Egitaraua

  • 10:30-14:00. Meategira oinarrizko eta sakoneko bisita.
  • 11:00-12:00. Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara bisita gidatua. 
  • 10:00-14:00. Fosilen erakusketa Luberriren eskutik.
  • 11:00-14:00. Jolasak eta tailerrak Abaraxka ludotekaren eskutik.
  • 12:00. Mineralen bila irteera gidatua.
  • 12:45. Hegazti askatzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.