Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezon eta Pasaian dira haur sahararrak

Oporrak Bakean programaren bitartez, Oarsoaldean dira uda pasako dute zazpi haur sahararrak. Harrera instituzionala egin diete gaur Pasaiako udaletxean.

Mikel Del Val Garcia
Lezo,Pasaia
2026/06/30

Lezon eta Pasaian dira jada uda Euskal Herrian pasako duten haur sahararrak. Gaur iritsi dira Euskal Herrira, Oporrak Bakean programaren baitan, eta harrera instituzionala egin diete gero Pasaiako udaletxean udako epealdia Oarsoaldean pasako duten zazpi haurrei. Ekitaldian izan dira haurrak, harrera familiak, Lezoko eta Pasaiako ordezkari politikoak eta Donibaneko Bixi-Bixi elkartea, azken hori programaren eskualdeko arduradun gisa.

13:00ak aldera iritsi dira Donibanera Gaymula, Fatma, Muna, Tiba, Kanan, Hamma eta Beiduk haur sahararrak, familiak eta udal ordezkariak zain zituztela. Hunkigarria izan da oso izan duten lehen kontaktua, eta besarkada batean urtu dira denak. Haurrak noiz etorriko zain ziren denak. Udaletxearen atarian Donibaneko eta Lezoko dantzari txikiek Agurra dantzatu diete etorri berriei, txistularien laguntzarekin. Familia argazkia atera ondoren, udaletxeko pleno aretora igo dira den-denak. Txiki utzi dute aretoa.

Pleno aretoan Teo Alberro Pasaiako alkateak, Iker Salaberria Lezoko zinegotziak, Moi Celades harrera familiako kideak eta Itziar Goienetxea Bixi-Bixiko kideak hartu dute hitza. Xune Azkarate sanjuandarrak ongietorri bertsoa eskaini die Saharatik etorritako zazpi haurrei, eta gazte sahararren izenean Tiba pozarren azaldu da aurten iaz baino haur gehiago heldu direlako Oarsoaldera. Tibak Saharako bi bufanda eman dizkie udal ordezkariei opari gisa, eta Alberrok eta Salaberriak Saharako bandera eta ikurrina itsatsia dituzten bisera batzuk eman dizkiete haurrei. Ekitaldiaren ondoren, mokadutxo bat dastatu dute bertaratu direnek.

Oporrak Bakean

Gaymula, Fatma, Muna, Tiba, Kanan, Hamma eta Beiduk Oporrak Bakean programaren bidez iritsi dira Euskal Herrira, eta abuztu bukaera arte izango dira Lezon eta Pasaian, bi hilabetez. Programa horrek ibilbide luzea osatu du jada, eta bere helburua da “udako hilabeteetan zehar 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak denbora baterako harreran hartzea familia euskaldunetan”.

Programak alde biko “eragin sakona” duela adierazi dute arduradunek. Alde batetik, haur sahararrek “haien osasun egoera nabarmen” hobetzeko aukera dute Euskal Herrian, azterketa medikuak eginez eta elikadura egokia mantenduz. Haur horiek errefuxiatu kanpalekuak ez diren beste errealitate bat ezagutzen dute bi hilabetez, “haien bizitokian ezinezkoak liratekeen baldintzetan”.

Bestalde, familia euskaldunek “saharar herriak pairatzen duen egoeraren berri zuzen-zuzenean” izaten dute, “eta elkartasuna oinarri duen bigarren familia bat osatzeko aukera ere ematen die programak”.

Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan egoera politikoa eta humanitarioa “muturrekoak” direla baietsi dute ordezkariek. Hamarkadak daramatzate milaka sahararrek Aljeriako basamortuan erbesteratuta, “nazioarteko laguntza humanitarioaren menpe”. Azken urteetan, laguntza horiek murriztu egin dira, eta elikagaien, uraren eta botiken eskasia areagotu dute Saharan. Desnutrizioak eta anemia tasak “bereziki gogor jotzen dituzte” pertsona zaurgarrienak, eta udako hilabeteetan 50 gradutik gorako tenperaturak pairatu behar dituzte, haien biziraupena zailduz. Horrez gain, Mendebaldeko Saharako gatazkak konponbiderik gabe jarraitzen duela gogorarazi dute arduradunek, Sahararen autodeterminazio eskubideak ukatua izaten jarraitzen duelarik.

Erreakzioak

Teo Alberrok adierazi du Oporrak Bakean “ez dela uda pasatzeko aukera hutsa, elkartasunaren eta justiziaren aldeko konpromiso kolektiboaren adierazpena baizik”. Eta jarraitu du: “Haur hauek aste batzuk igaroko dituzte gure artean, baina haien herriak hamarkadak daramatza erbestean. Ezin dugu normaltzat hartu milaka pertsona basamortuko errefuxiatuen kanpalekuetan bizitzera behartuta egotea, ezta nazioarteko komunitatearen eta Espainiako Estatuaren erantzukizuna lausotzea ere”.

Pasaiako alkateak, gainera, eskerrak eman dizkie harrera familiei: “Zuen etxeetako ateak irekitzeak askoz gehiago esan nahi du uda batez haur bat hartzea baino. Babesa, maitasuna eta itxaropena eskaintzen dizkiezue, eta haien bizitzan aztarna uzten duzue. Baina ziur nago haiek ere zuen bizitzak betiko aldatzen dituztela. Zuek zarete programa honen bihotza”.

Iker Salaberria Alberroren ildotik mintzatu da, eta eskerrak eman dizkio programaren oinarri den Bixi-Bixi elkarteari: “Euskal Herriaren eta saharar herriaren arteko zubiak sendotzen ditu egitasmo honek. Baina zubiak alperrik leudeke zubiaren batetik besterako bidea egiteko prest dagoen bidegilerik ez balego. Bidegile horiek, zubia batera eta bestera igaroaz, zubiaren bi aldeen arteko elkartasuna elikatzen dute. Gurean bidegile ditugu elkartasuna elikatzen duten haurrak eta Bixi-Bixi elkartea bera. Eskerrak zuei egiten duzuen bidearengatik”.

Lezoko eta Pasaiako ordezkariek eskerrak eman dizkiete harrera familiei, “konpromiso eta elkartasun eredugarria erakutsi dutelako”. Horrez gain, ordezkariek baietsi dute ezin dela onartu saharar herriak “hamarkada luzez erbestean eta okupazioaren ondorioak pairatzen jarraitzea, nazioarteko zuzenbidea behin eta berriz urratzen den bitartean. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete Sahararen borroka ez ahazteko, haien eskubideen aldeko aldarria zabaltzeko eta elkartasun egitasmoetan parte hartzen jarraitzeko. “Isiltasunak ere okupazioa eta sufrimendua betikotzen baititu”.

DSC_0017
DSC_0017
DSC_0019
DSC_0019
DSC_0020
DSC_0020
DSC_0021
DSC_0021
DSC_0022
DSC_0022
DSC_0023
DSC_0023
DSC_0024
DSC_0024
DSC_0025
DSC_0025
DSC_0026
DSC_0026
DSC_0027
DSC_0027
DSC_0028
DSC_0028
DSC_0029
DSC_0029
DSC_0030
DSC_0030
DSC_0031
DSC_0031
DSC_0032
DSC_0032
DSC_0034
DSC_0034
DSC_0035
DSC_0035
DSC_0037
DSC_0037
DSC_0039
DSC_0039
DSC_0041
DSC_0041
DSC_0042
DSC_0042
DSC_0043
DSC_0043
DSC_0045
DSC_0045
DSC_0046
DSC_0046
DSC_0047
DSC_0047
DSC_0048
DSC_0048
DSC_0051
DSC_0051

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.