Euskal Herriko musika eszena izango dute hizpide gaur, Altzibarren
Oarsoaldeko GKSk eta Agerrealde kultur elkarteak antoalatu dute saioa, eta Endika Loiola, Izaro Retegi eta Eñaut Arbelaitz izango dira hizlariak.
Zilibito Record taldeko Eñaut Arbelaitz izango da hizlarietako bat. Oarsoaldeko GKSk ikasturte politikoari amaiera emateko Euskal Herriko musika eszenaren inguruko mahai ingurua antoltatu du Agerrealde kultur elkartearekin batera. Eszena musikala Euskal Herrian du izena mahai inguruak, eta Endika Loiola, Izaro Retegi, Eñaut Arbelaitz eta Aurka kolektiboko gonbidatu bat izango dira protagonistak.
Aurreratu dutenez, makro kontzertuak, diru laguntzak edota teknikarien greba bezalakoak izango dituzte hizpide, eta horretarako hautatu dituzte musika munduan murgildutako zenbait pertsona. Loiola Yakovlev 42 eta Mala Ruina taldeetako kidea da; Itxaron Izaro Retegiren proiektua da, eta Eñaut Arbelaitz, azkenik, Zilibito Recordseko kideetako bat da.
Hitzaldia gaur (hilak 2) izango da, 18:30ean, Altzibarko gaztelekuan, eta amaitu ondoren poteoa egingo dute Tahera & Triki eta Jamaiketakorekin.
