Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala, igandean
Txost taldea Zubieta 1 taldearen aurka lehiatuko da 10:30ean, Beheko plazan.
10:30ean izango da partida. Asteburu honetan amaituko da txapelketa ofizialetan 2025-26 denboraldia, eta, beraz, igandean jokatuko dute Oiartzunen Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala. Beheko plazan izango da hitzordua, 10:30ean, Beheko plazan, eta, Txost eta Zubieta 1 taldeak ariko dira aurrez aurre.
Honakoak dira parte hartzaileak:
Txost (Joseba Azpiroz Iriarte, Andoni Urbieta Etxeberria, Ugaitz Susperregi Ibarguren, Txomin Nazabal Etxebeste, Andoni Zabala Lekuona) – Zubieta 1 (Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre, Jon Argote Beloki).
