Badia, goi mailako kayakaren epizentro
Igandean Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa eta Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proba jokatuko dira Pasaian, 11:30ean.
Piraguak. Goi mailako kayak txapelketak Pasaiako badiara iritsiko dira. Igandean (hilaren 5ean) Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa jokatuko da Pasaian, 11:30etik aurrera. Gipuzkoako txapelketa jokatzeaz gain, Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proba izango da Pasaiakoa. Probaren irteera eta helmuga San Pedroko Torreatzeko ontziralekuan kokatuko dira.
