
Bihar, larunbata, egingo dute Oiartzunen Poesia Eguna. Aurten egun bakarrera laburtu dute egitaraua, baina ez da aspertzeko aukerarik egongo. 'Poetattoo' egitasmoa da berritasunetako bat.

Tiñelu elkartearen Ibai Ondo eraikina 11 eragilek erabiltzen dute era iraunkorrean urtean zehar, eta dozenaka dira han egiten diren bestelako jarduerak. Biharko (larunbata) auzolanerako deia egin du elkarteak, eraikina txukuntzeko.

Gaur (hilak 3, ostirala) hasiko dira Pasaiako hirugarren festak, Antxoko sanferminak. Aurreko urteekin alderatuta, egun bat gehiago izango dute.

XIX. mendean Zuberoan bortxaz ezkonarazi zuten Gaxusa, Kattalin alaba izanik eta alargun geratu berritan. Haren mina kontatu du 'Arranoaren luma' eleberrian Idoia Fraile Ugalde idazleak.