Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Topoa lurperatzea ez da aukera bat Mugikortasun Jasangarriaren sailarentzat

Galtzarabordako trenbide azpiegitura berriko lanak bisitatzen izan dira gaur Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburua, Miguel Angel Paez arlo bereko sailburuordea, eta Antonio Lopez ETSko zuzendaria. Agerraldia horretan eta kazetarien galderei erantzunez esan du Garcia Chuecak auzo elkarteek eskatutako topoaren lurperatzea ez dela aukera bat.

Lopez, Garcia Chueca eta Paez Galtzarabordako trenbideko nasan gaur. Lopez, Garcia Chueca eta Paez Galtzarabordako trenbideko nasan gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/03

Galtzarabordako trenbideko lanak bisitatu dituzte gaur goizean Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak, Miguel Angel Paez Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak, eta Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusiak. Bertan egiten ari diren proiektuak egungo “trenbide lubakia” ezabatu eta terminala inguruarekin hobeto integratuko duen geltoki berria eraikitzea aurreikusten duela jakinarazi du. Horrekin batera, egungo geltokiak utziko duen espazioak kiroldegiaren inguruan plaza bat sortzeko aukera emango duela azaldu du, “herritarrentzat 12.000 metroko azalera irabaztea suposatuko du, berdeguneekin eta haurrentzako jolas lekua barne”. Geltoki berriaren ezaugarriez ere mintzatu da sailburua eta jakinarazi  du haren egitura lauangeluarra izango dela, “Herrerakoaren antzekoa”. Estaliko duten eremuaren erdigunean kokatuko dute geltoki berria, beirategiz inguratutako 240 metro koadro, eta  lur azpian, nasak, luzeagoak eta zabalagoak izango direla ere azaldu du.

Geltoki berri eta modernoa izango da Galtzarabordakoa, hala adierazi du sailburuak. Altza Galtzaraborda arteko saihesbidean eraikitzen ari direna osatzera dator Garcia Chuecaren esanetan, “hamabost egunean izango da martxan eta iraultza izango da Gipuzkoako garraio publikoarentzat Donostiako pasabidean trenbide pasantea martxan jartzen denean. Aurten bukatuko diren Donostia eta Pasaiako lanek  zerbait dute komunean, zerbitzua hobetzearekin batera egindako hiri berroneratzea”. Galtzarabordaren unea dela orain gaineratu du, “gaur ezagutarazi dugun proiektua urrats berria da, fase berri bat azpiegitura hiri ingurunean integratzeko, azken urteetako lanei esker etorkizunerako prest dena, Donostiarekin konektatzeko Pasai Antxon barrena. Gure proposamena  Galtzarabordako bizilagunekin hartutako konpromisoa betetzea da trenbidea estaltzeko”.

Garraio publikoa biziberritzeko Gipuzkoan egiten ari diren bidearen barruan “ikur berria” izango dela Galtzaraborda gaineratu du Garcia Chuecak, “ez da mugatzen trenbide zerbitzura, harago doa herritarren  bizi baldintzak eta ingurua hobetzeko. Gaur azaltzen dugun estaltze proposamena anbizio handiko plan bat da. Trenbide zerbitzua lurpean eskaintzea ahalbidetzen du, trena hirian hobeto integratzeko eta hiritarren egunerokoa hobetzeko”.

Altza eta Galtzaraborda artean sortutako sare berria Galtzarabordan dauden trenbideekin lotzeko egiten ari diren azken lanak ikusteko aukera izan dute gaurko bisitan. Lotune hori hilaren 17tik (ostirala) hilaren 18ra (larunbata) egingo da, zerbitzuak normaltasunez jarraitzen duen bitartean, “goizalde horretan katenaria konektatu eta  Pasaiako geltoki berriko instalazio guztiak aktibatuko dira, eta aldi berean, geltoki zaharra deskonektatu egingo da”.

Pez, Chueca eta Lopez lanak bisitatzen gaur.

Behin betiko urbanizazioa Errenteriako Udalarekin trenbidearen hiri integraziori buruzko finantzaketa hitzarmenaren bidez adostu beharko dela ere esan du sailburuak gaurko bisita horren barruan, “beste udalerri batzuetan egiten dugun bezala. Hitzarmen horretan erakunde bakoitzaren betebeharrak eta partaidetza ehunekoak jasoko dira”.

Azken urteetan Mugikortasun Jasangarriaren sailak Donostia-Hendaia trenbidea pixkanaka bikoitzeko proiektua bultzatu duela ekarri du gogora Garcia Chuecak, “plan hori ondoz ondoko tarteetan gauzatu da, linearen ahalmen operatiboa handitzeko eta , ondorioz, Donostialdeko metropoli eremuko trenbide eskaintza hobetzeko”.

Erdigunea eta Fanderia

Galtzaraborda trenak “markatutako” auzoa dela aipatu du bere mintzaldian sailburuak. Hala da, eta argi dago proiektua bukatuta eta bizilagunen lana eta borrokari esker Alaberga eta Galtzaraborda artean sortutako etena ezabatuko dela. Hura bezain beste markatu du topoak eta jarraitzen du markatzen egun, udalerria luze zabalean bere pasabidean; Erdialdea eta Gaztaño artean zauria da herriarentzat, bitan eteten du trenaren pasabideak. Pasa den maiatzaren 30ean agerraldia egin zuten herriko auzo elkarteetako ordezkariek topoa lurperatzea eskatzeko. Hala erabaki zuen auzo batzarrak, lurperatzea dela aterabide duin eta kalitatezko bakarra azpiegituraren eragina ezabatzeko.

Gaurko agerraldian aukera horren aginean galdetu dio HITZAk Garcia Chuecari, Errenteria-Oreretan barrena egiten duen bidea lurperatzea aurreikusi ote duten alegia; labur eta zehatz erantzun du, “lurperatzea ez da aukera bat”.  Auzo elkarteek horren berri duten galdetuta, baiezkoa  sailburuak. Erdialdea eta Gaztaño arteko trenbideren egungo pasabidea ezabatzeko, geltoki berri bat eta bidea eraikitzea dela euren proposamena gaineratu du, “udalarekin hitz egin dugu proposamen hori azaltzeko”.

Fanderia auzoan ETS Euskal Trenbide Sareak eraiki nahi duen azpiestazio elektrikoaren gainean ere galdetu dio kazetari batek Garcia Chuecari. Fanderia eta Agustinak auzoetako bizilagunek ez dutela bertan nahi esna dute behin baino gehiagotan, eta lekualdatu ezean, lurrazpikoa egiteko eskatu bederen.  Hainbat bilera egin dituela ETSk Fanderiako auzotarrekin erantzun du sailburuak, “une honetan geldituta dago lizitazioa eta adostasunera heltzen saiatzen ari gara bizilagunekin zein udalarekin irtenbidea ahalik eta onena eta adostuena izan dadin. Puntu horretan gara une honetan eta uste dut gehiegi luzatu gabe berri onak izango dituztela”.

Topoaren lurperatzea eskatzeko bizilagunek maiatzean egindako elkarretaratzean gainera, hainbat datu eman zituzten, azpiegiturak eragindako zarata, bibrazio eta segurtasun faltarekin lotuta. Hala, azaldu zuten eremu batzuetan 70-75 dezibelio artekoa dela zarata, eta beste batzuetan 55-60 dezibelio artekoa, eta horrek Errenteria-Orereta “kaltetuenetako” herri bilakatzen duela. Informazio hori 2024-2029 Eusko Jaurlaritzaren  titulartasuneko trenbide lineen zarataren aurkako ekintza planean jasota dagoela zehaztu zuten. Horren aurrean neurririk aurreikusi ote duten konponbide bat emateko galdetuta, zaraten azterketa egiten ari direla esan du Garcia Chuecak, “beharrezkoak diren erantzunak emateko bai Fanderian eta bai Erdialdean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.