Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal poesia azalean tatuatuta nahi dutelako

Bihar, larunbata, egingo dute Oiartzunen Poesia Eguna. Aurten egun bakarrera laburtu dute egitaraua, baina ez da aspertzeko aukerarik egongo. 'Poetattoo' egitasmoa da berritasunetako bat.

Iazko Poesia Eguneko irudi bat. Mendi Urruzuno
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/03

Ez da berria esatea Oiartzunen kultur zaletasun handia dagoela, literatur zale asko daudela, eta poesiak berak ere indar handia hartu duela urteen joan-etorriarekin. Horren adibide da pandemia garaian poesiaren bueltan sortu zuten Poesia Eguna. Hasieran ez zuen izen bera, baina garaiak eta errealitateak aldatzen joan direnez, egitasmoa ere eraldatu egin da, eta aurten, lehenengoz, egun bakarreko egitaraua egingo dute. 

Hala ere, biharkoa egun batekoa izateak badu zentzurik Olatz Mitxelena antolatzailearen ustez: “Aurten proposatu duguna da komunitatea elkartzea, poeta, poesia zale, literatur zale edota kultur zaleak elkartzeko gune bat sortzea, eta horregatik bildu dugu dena egun batean”. 

Oiartzungo Udalaren laguntzarekin antolatu dute Poesia Eguna Metrokoadrokak, 1545 argitaletxeak eta Hitzen Lihoak, eta nabarmen jarri dute «hasieratik edo ia hasieratik» gauzatu duten Ibilbide Poetikoa egingo dutela, eta bere horretan mantenduko dutela; “hori da gure marka, eta errepikatuko dugu”, azaldu du Mitxelenak. Bidegorri zati bat aukeratzen dute edizio bakoitzean, eta “poesia errezitatzeko ez ohiko samarrak diren lekuetan” elkartzen dira poesian bete-betean murgiltzeko. Jarduera horretan herriko poeta eta irakurleek hartzen dute parte, eta aurtengoan eurekin izango dira Arantzazu Lizartza, Ione Gorostarzu, Peio Iturralde eta Maria Oses. 

Ibilbide poetikoa gai jakin baten inguruan ardaztuta egiten dute, eta herritarrei poemak idazteko enkarguak egiten dizkietenean ere gai bera errespetatzeko eskatzen diete antolatzaileek. Aurtengo gaia Azala da, eta, beraz, horixe izango da abiapuntua. 

Biharko ibilbide poetikoa Ugaldetxoko futbol zelaitik abiatuko dute, eta gauza gehiegirik aurreratu gabe Mitxelenak azaldu du hiru geldialdi egingo dituztela, eta hirugarrenaren ondoren jateko mokadutxoa edo bazkari-pasa egiteko aukera izango dela. 

Arratsaldean, berriz, udaletxera lekualdatuko dira, eta horretarako poesia edota literatura kalean izan behar dela aldarrikatzen duten zenbait kultur eragileren babesean ariko dira. Zehazki, Poesian oinarritutako kultur ekimenak: badago sarerik? mahai-ingurua egingo dute, eta bertan izango dira Hernaniko Kale Literatura, Hatsa elkartea, Azpimarra, Balea Zuria eta Irailekoak (Euskaltzaindia). 

Jarraian Arizmendienera joko dute, errezitaldi poetiko musikatua egingo baitute lorategian. “Hitzordu horretarako poeta batzuei errezitalditxo batzuk prestatzeko eskatu diegu”, kontatu du Mitxelenak, eta bide horretan Oihana Arana, Leire Bilbao, Itxaro Borda eta Jon Garmendia Txuriya-k egingo dute saioa Xabi Belaunzaran, Julen Etxebeste eta Oihan Gastesi herritarrek saioa musikatzen duten bitartean.

Poemak betikotzeko, Poetattoo
Antolakuntzakoak aipatu moduan, Azala da aurtengo gaia, eta horren aitzakian Poetattoo egitasmoa antolatu dute. Hartara, Arizmendienean poemak errezitatzen ari diren bitartean Oiartzunen bizi den Le Titare tatuatzaileak parte hartzaileek aukeratutako eta euskarazko poemen esaldiak tatuatuko dizkie aurrez izena emandako parte hartzaileei. Jarduera hori egun, leku eta ordu berean izango da, eta Mitxelenak aurreratu du ez dutela aurreikusten jende gehiago apuntatu ahal izango denik. 

Poesia Eguna festa giroan amaitu nahi dute oiartzuarrek, eta horregatik arratsaldeko errezitaldia bitartean jatekoa eta edatekoa jarriko dituztela denen eskura jakinarazi dute. Horrek ere, noski, badu azalpenik: “Helburua jendea elkartzea denez, horixe erabaki dugu. Konturatu gara neurri batean gero eta zailagoa dela elkarrekin aritzea, elkarrekin pentsatzea, eta baita elkarrekin gozatzea ere. Eta, hau nolabait bazen horri kontra egiteko. Beste zerbait proposatzeko helburua du honek”.

Iluntze partean, 20:30ean amaituko dira errezitaldi poetiko musikatua eta zuzeneko tatuaje saioak, baina ez da egitaraua jarduera horiekin amaituko, 21:00etan MICEren kontzertua izango baita Arizmendieneako lorategian bertan. 

Biharko egunera mugatu dute soilik Poesia Egunaren seigarren edizioa, baina Mitxelenak jakinarazi du hitzordu hori iragartzeko eta herritarrei Poesia Eguna badatorrela ohartarazteko performance bat egin dutela aurreko egunetan herrian zehar. Horretarako, Euskal Herriko bost ilustratzaile eta idazlerekin jarri dira harremanetan, eta bakoitzari pieza bat sortzeko eskatu diete. Alegia, ilustratzaileei postal bat egiteko eta, idazleei, berriz, zerbait idazteko. “Oiartzungo etxe guztietan buzoneatu dugu emaitza”. 

Era berean, Orgasmo Oiartzungo Gazte Sortzaileen laguntza ere izan dute aurreko egunetan, herriko gazteak arduratu baitira lau haizetara Poesia Egunaren berri emateaz. “Hango kide batzuk asteburuan antzerki moduko bat egiten aritu dira zabalkundean laguntzeko”. Mitxelenak kontatu duenez, auto batekin iragarri dute postari bat bazetorrela, eta hark gutun bat zekarrela. “Horrelako jolasetan aritu gara”. Biharkoa, beraz, poesiaz blaitzeko eguna izango da Oiartzunen.

Poesia Eguneko egitaraua

• 11:00. Ibilbide poetikoa Ugaldetxon barrena, futbol zelaian hasita. Herritarrak eta Arantzazu Lizartza, Ione Gorostarzu, Peio Iturralde eta Maria Oses.

• 17:00. ‘Poesian oinarritutako kultur jarduerak: badago sarerik?’ mahai-ingurua udaletxeko areto nagusian. Hernaniko Kale Literatura, Hatsa elkartea, Azpimarra, Balea Zuria, Irailekoak. 

• 18:30. Errezitaldi poetiko musikatua Arizmendienean. Oihana Arana, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Jon Garmendia, Xabi Belaunzaran, Julen Etxebeste eta Oihan Gastesi. 

• 18:30-20:30. Zuzeneko tatuaje saioa Arizmendienean. 

• 21:00. MICEren kontzertua Arizmendienean. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.