"Oiartzunen ere nazio bat garela erakutsi dugu"
Euskal Selekzioak bere lekua behar duela aldarrikatu dute Oiartzunen. Dozenaka lagun bildu dira Gure Eskuren deialdiari erantzuteko.
Gure Eskuk deituta, euskal selekzioak kirol eta nazioarteko edozein txapelketa ofizialetan bere lekua izan behar duela aldarrikatu dute Oiartzunen.
“Nazio bat gara, zazpi lurraldez osatutakoa, hizkuntza, kultura eta ezaugarri propioak dituena. Horregatik diogu zazpi lurraldetako euskal herritarrok ordezkatzen gaituen selekzioa euskal selekzioa dela, eta horregatik diogu euskal selekzio horrek bere lekua izan behar duela edozein kiroletan eta nazioarteko edozein txapelketa ofizialetan”, zioten Gure Eskutik.
Atzo arratsaldean egin zuten Madalensoron herri argazkia, eta argi utzi “munduko nazio bat dagoela hemen: Euskal Herria”.
