Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Egun bat gehiago zuri-gorriz

Gaur (hilak 3, ostirala) hasiko dira Pasaiako hirugarren festak, Antxoko sanferminak. Aurreko urteekin alderatuta, egun bat gehiago izango dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/07/03

Aurreko urteetako sanferminekin alderatuta, ezaugarri nabarmen bat dute aurtengo Antxoko festek: egun bat gehiago dute. Asteburu bat eta San Fermin Eguna harrapatzeko erabaki hori hartu behar izan du Antxoko Jai Batzordeak. Agian, batzordekideentzat buruhaustea izan da beste egun oso bat edukiz betetzea; herritarren partetik kexarik ez, egun eta gau bat gehiago izango dituztelako festaz gozatzeko.

Gaur (hilak 3, ostirala) hasiko dira Antxoko San Fermin Festak, eta hilaren 8ra arte iraungo dute. Aurretik ere izan dira festen egitarauaren barruko ekitaldiak, ordea. Osotara, ia 100 hitzordu daude batzordekideen lanari esker osatu den jardueren zerrendan. Horietatik jende gehien bilduko duena gaurkoa da, txupinazoa: 19:30ean izango da festen aurkezpena, eta 20:00etan abiatuko dira ofizialki sanferminak.

Beste berritasunetako bat, festen eremua. Izan ere, hilabete askoz Antxoren erdigunea hankaz gora izan da topoko geltoki berriaren lanengatik, eta aurten behingoz Gure Zumardia eraberritua festetako une askoren agertoki izango da. Bertan izango da oholtza nagusia, baita Antxoko Topagunaren gunea ere; Papinena Biteri plazan jarriko dute.

Arropa zuri-gorria prest dute antxotarrek. Orain, janzkera horrekin kaleak bere egitea besterik ez zaie tokatzen. Hori horrela izan dadin latz egin du lan Antxoko Jai Batzordeak. Beheko zerrendan asteburuan izango diren jardueren zerrenda ikus daiteke.

Antxoko San Fermin Jaiak 2026. Asteburuko egitaraua

Gaur (hilak 3, ostirala)

  • 15:30: Futbito finala Usozko zelaigunean, kale hezitzaileek antolatuta.
  • 17:00: Haurrentzako tailerrak Topagunean Txinpartaren eskutik.
  • 18:00: Pala final 16 urtetik gorakoentzat Ibaiondo frontoian, Basari pala taldeak antolatuta.
  • 18:30: Moliñomariren etorrera Topagunearen eskutik.
  • 19:00: Topa Topagunean.
  • 19:30: Jaien aurkezpena Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 20:00: Txupinazoa, Pasaia-Lezo Lizeoaren 50. urteurrenaren eta La Anunciata ikastetxearen omenez. Ondoren, erraldoi eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 20:45: Futbitoko finala Usozko zelaigunean. Ondoren, Malatxo txaranga Usoztik Biteri plazara, Papinek antolatuta.
  • 22:00: Topagunean, afaria norberak ekarritakoarekin.
  • 23:00: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
  • 23:00: Skaregekasko eta Soletikan erromeria Topagunean.
  • 00:00: Antxoko danborrada herrian barrena.
  • 00:00: Sutargi taldearekin erromeria. Ondoren, etxeko DJak Papinen.

Bihar (hilak 4, larunbata)

  • 06:30: Diana.
  • 10:00-12:00: Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 11:00: Zirkuolaren tailerra Azoka plazan.
  • 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 13:00: Xaxorda & Mamabum: 25 urte elkarrekin jaietan gozatzen! Bermuta eta txaranga Ibaiondotik abiatuta.
  • 13:00: Nafarroako jotak Gure Zumardiko oholtza nagusian Voces Riberas taldearekin.
  • 14:30: Bazkari herrikoia Biteriko karpan.
  • 15:00: Xaxorda & Mamabum. Ospakizun bazkaria.
  • 17:00: Antxoko danborrada Berrara igoko da.
  • 17:00: Tardeoa Axularren: DJ Colino eta DJ Bertoko.
  • 17:00-19:00: Julian Mate II. Memoriala Haurrentzako arrantza txapelketa, 0 eta 16 urte bitartekoentzat, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 17:30: Txirin kantinan, Naiz Presidente taldearen kontzertua.
  • 18:30: Bertsolariak Mimos tabernan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin.
  • 19:00: Basari elkartearen danborradako luntxa elkartearen parean.
  • 20:30: Basari elkartearen danborradaren irteera Usozko zelaigunetik.
  • 20:30: Biziraun taldearekin erromeria Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 23:00: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
  • 23:00: Balaklaba, Gato Lopez (Ska-P taldeari tributua) eta Kumbialari Papinen. Ondoren, DJ Kaiola Papinen.

Etzi (hilak 5, igandea)

  • 06:30: Diana.
  • 10:00: Gros Xake Taldearen laguntzarekin, xake txapelketa adin tarte guztientzat jubilatuen egoitzan, udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak babestuta.
  • 11:00: Erraldoien topaketaren hasiera. Lazkaoko, Orobiako, Herriberriko, Garesko eta Pasaiako erraldoiak izango dira.
  • 12:00: Marmitako txapelketa. Ondoren, bazkari herrikoia eta mariatxia, Galepertarrak elkartearen eskutik elkartearen parean.
  • 13:30: Bermuteka Mimos tabernan Moises Leal Castro cello jotzailearen Cello Experience ikuskizunarekin.
  • 16:30: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 17:00: Antxoko II. Tortilla Txapelketa Axular plazan, Axular tabernaren eskutik.
  • 17:30: Papin Cocktail Club koktel lehiaketa Papinen.
  • 18:00: Haurrentzat Euskaraokea Topagunean Txinpartaren eskutik.
  • 18:00: Musika ekitaldia Txirin kantinaren aurrealdean.
  • 18:00: Batxata tailerra Javirekin Papinen.
  • 18:30: Arratsalde pasa mojitoekin, Mimos tabernan.
  • 19:30: Kitadelpare txaranga Papinen.
  • 20:30: Techno gaua Papinen. DJak: Charles Ramirez, Khris Rios, Stan Garac, Lasa, Salas, Pattor eta Mikelo.
  • 22:00: Pixa eta Sedientos de Cumbia Topagunean.
  • 23:30: DJ Nemux Mimos tabernan.
  • 23:30: DJ Esm Laket tabernan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.