Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ongi etorria egin die udalak haur sahararrei

Lezoko Udalak uda Pasaian eta Lezon pasako duten haurrei harrera egin die. Zazpi dira orotara eskualdean izango diren haurrak.

Leire Perlines Apalategi
Lezo
2026/07/03

Lezok Udalak aurten uda Lezo eta Pasaian pasako duten haurrei ongi etorria egin die. Asteartean iritsi ziren haurrak Pasaiara, eta gaurkoan Lezon egin diete harrera instituzionala. 13:00etan zuten hitzordua, eta ordularia ordu horretara iritsi bezain pronto dantzan hartu dituzte Lezoko haurrek udan eurekin egongo diren zazpiak.

Gaymula, Fatma, Muna, Tiba, Kanan, Hamma eta Beiduk, horiek dira Oarsoaldean izango diren haur sahararrak, eta Ongi etorri laguna Euskal Herrira pankartaren atzean ziren beste horrenbeste. Udaletxe ataria jendez lepo zegoen eguerdian, eta emozioa zen nagusi hitzorduan. Horren adibide da dantzak amaitu ondoren herritarrek egin duten txalo zaparrada. Festa giroan nolabait murgiltzeko, gainera, bat-batean, puxika zuri, beltz, gorri eta berdeak bota dituzte udaletxeko balkoitik.

Herriko gainerako ikasleen dantzak eta agurra amaituta, udaletxeko areto nagusira egin dute zenbaitek, han egin baitiete harrera instituzionala Mikel Arruti Salaberria Lezoko alkateak. Mahai baten bueltan jatekoa zutelarik, bertan elkartu dira haur sahararrak, udaleko ordezkariak eta baita Oporrak Bakean programan parte hartu duten gurasoak ere.

“Gure partetik ongi etorria eman nahi dizuet Lezora. Espero dut uda oso ongi pasako duzuela Lezoko, Pasaiako eta eskualdeko beste herrietako haurrekin batera”, hasi da Arruti. Hitzartzean, gainera, programan parte hartu duten gurasoak jarri ditu erdigunean: “Aitortza egin nahi dizuet. Egitasmoa ez da bakarrik hemen bi hilabetez Saharako haurrak izatea. Sahara eta Euskal Herria bi herri dira, askatasunik ez dugun bi herri gara, eta beraz guk ere Sahararen eta hango egoeraren berri izatea oso garrantzitsua da. Lan bikoitza egiten duzue, eta datozen urteetan ere saiatuko gara ahal dugun neurrian laguntzen”.

Alkatearen hitzartzearen ondotik Oporrak Bakean egitasmoko gurasoetako batek hartu du hitza, eta nabarmendu “gaurkoa ilusio handiko eguna” dela. “Irrika eta maitasunez itxaron zaituztegu, eta jakin ezazue gaurtik aurrera gure familia eta gure herriaren parte zaretela, eta, noski, aste hauetan elkarrekin partekatuko ditugula bazkari, jolas, paseo, solasaldi eta bizipen guztiak. Ziur gaude arrasto bat utziko duzuela gure bihotzetan”, jarraitu du.

Era berean, nabarmendu du badakiela Saharako haurrengandik asko ikasiko dutela: “uda bakoitzak gauza garrantzitsu bat gogorarazten digu: distantziak, hizkuntzak edo ohitura desberdinek ez dutela oztoporik suposatzen maitasuna eta adiskidetasuna daudenean. Zuek gure etxeetara zatozte, baina baita gure bihotzetara ere, eta urtero bezala, zuen indarretik, alaitasunetik eta egoera zailenetan ere irribarre egiteko duzuen gaitasunetik asko ikasiko dugula badakigu”.

Hitz hunkigarriekin amaitu, eta txalo zaparrada artean busti da Lezoko Udaletxea. Ekitaldi instituzionala amaitzerako Sahara libre zioen lepoko bat oparitu diete haurrek Lezoko alkateari. 

Oparien txanda itxi, eta topaketa amaitzeko jatekoari eta edatekoari heldu diote bertaratutakoek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.