Donosti Cup-en egoitzetako bat izango da aurten ere Errenteria-Orereta
Aurreko urteetan bezala, udalerriak bi egoitza izango ditu, Fanderia Estadioa eta Beraun Estadioa izan baitira txapelketaren antolakuntzak Gipuzkoako kirol instalazioen artean aukeratu dituen futbol zelaietako bi.
Donosti Cup-en egoitzetako bat izango da aurten ere Errenteria-Orereta; Donostian udaro ospatzen da oinarrizko futboleko txapelketa ospetsu hori. Aurreko urteetan bezala, udalerriak bi egoitza izango ditu, Fanderia Estadioa eta Beraun Estadioa izan baitira txapelketaren antolakuntzak Gipuzkoako kirol instalazioen artean aukeratu dituen futbol zelaietako bi.
Aurtengoa 34. edizioa izango du lehiaketa horrek, eta 900 taldek hartuko dute parte. Guztira 15.000 parte hartzaile espero dira, 30 herrialdetakoak. Aurtengo edizioan hamabost kategoria ariko dira guztira —bederatzi gizonenak eta sei emakumeenak— eta horretarako prestatutako 600 egoitzen artean banatuko dituzte euren partidak.
Horrela, hilaren 6tik 11rako astean oinarrizko futboleko talderik onenak ikusi ahal izango dira Fanderian eta Beraunen, Frantzia, Portugal, Ameriketako Estatu Batuak eta beste hainbat talderen nazioarteko presentzia barne.
Sarrera doakoa da. Informazio gehiagorako klik hemen.
