Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezoko herrigintzara zabalik den lau solairuko etxe urdina

Tiñelu elkartearen Ibai Ondo eraikina 11 eragilek erabiltzen dute era iraunkorrean urtean zehar, eta dozenaka dira han egiten diren bestelako jarduerak. Biharko (larunbata) auzolanerako deia egin du elkarteak, eraikina txukuntzeko.

Ibai Ondo erakina, joan den larunbateko argazkian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/07/03

Oarsoaldean ez da Lezoko Ibai Ondo bezalakorik. Izan daitezke udalek kudeatutako antzeko espazioak, baina herri bateko elkarte jakin batek kudeatutakoak ez. Tiñelu elkartearena da, eta bertako lau solairuetako instalazioak edonork eska eta erabil ditzake. Herrira zabalik denez, Lezoko eragileek erabilera handia ematen diote. Horregatik, baina, beti izaten da zer txukundu edo egokitu. Hala, auzolanera deitu ditu Tiñeluk larunbaterako (biharko 10:00etatik) espazioaren erabiltzaileak nahiz nahi duten guztiak, bi orduz-edo txukun uzteko. Bukatzean  mokadutxoa jateko tartea, indarberritzeko.

Tiñelu elkarteko bazkide eta Ibai Ondoko koordinazioan aritzen den Iñigo Esnaolak zehaztu du urtean zehar era iraunkorrean 11 eragilek erabiltzen dutela etxe urdina, baina han egiten diren jarduera puntualak dozenaka direla. Doan erabil daiteke, eta eskaera Tiñeluren webgunetik egin behar da; funtzionamendurako arau batzuk daude, eta horiek errespetatu egin behar dira. «Etxearen gaineko jarraipena egiteko lantalde bat dugu. Baina tarteka auzolanak egiten ditugu beharrezkoak diren konponketak edo garbitze lanak egiteko», azaldu du. Badute erretiratuen «fundamentu handiko» talde bat ia egunero bertan aritzen dela mantenu lanak egiten.

Komunitatea sortzeko baliabidea da, baloreetan oinarrituta eta irizpide aurrerakoiekin. «Tiñeluk eta Ibai Ondok horren zati izan nahi dute. Horretarako ateak irekita ditugu. Garai latzak datoz, eta komunitatetik eta herrigintzatik herria eta nazioa eraikitzen jarraitzea inoiz baino beharrezkoago da».

Lau solairukoa da etxe elegantea. Lehena espazio zabala da, «kontzertu txikiak-eta egiteko aproposa 40-50 pertsonako edukierarekin. Barratxoa ere jar daiteke. Deia egin nahi diegu inguruko kultur taldeei-eta espazio hori balia dezaten», Esnaolak. Lehenean sukaldea eta elkarte antzekoa dago, eta adibidez, hainbat herri bazkari edo afari egiten dira han. Hirugarren solairuak wifidun batzar areto handia du, eta han, esaterako, azterketa garaian ikasten izaten dira ikasle lezoarrak; goiko pisua bilera gela txikiagoa da.

Enbargotik aske
1993an erosi zuen Tiñelu elkarteak Ibai Ondo, «lan politikoa egiteko eta Lezoko herrigintzari espazio bat eskaintzeko». Erosi ondoren, konpondu eta txukundu egin zen. «Baina 2002. urtean, 35/02 sumarioaren barruan, Baltasar Garzon epailearen aginduz urte luzetako enbargoa etorri zen. Etxea geldialdi egoeran geratu zen orduan».

2021. urtera joan behar da Ibai Ondoren herri berrerabileraren aro berria ezagutzeko. Orduko hartan gelditu zen Tiñelu elkartea prozesu judizial hartatik kanpo, eta 1993an hasitako bideari berrekitea erabaki zuen orduan elkarteak: erabaki horren lehen ondorioa izan zen etxea auzolanean barrutik eta kanpotik berritzea, eta horrekin batera funtzionamendua antolatzea herrigintzari etxea erabiltzeko aukera zabalduz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.