Maria Antonietaren gortetik Napoleonen inperiora jantzi bidaia
Jantziaren Zentroko ikasturte honetako erakusketa iraunkorrak bihar, larunbata, zabalduko ditu ateak, inoizko jantzi kopuru handienarekin.
Erakusketa iraunkor berria bihar zabalduko du Jantziaren Zentroak.Jantziaren Zentroa Jantziaren Zentroko ikasturte honetako erakusketa iraunkorrak bihar, larunbata, zabalduko ditu ateak. jantziarenzentroa@errenteria.eus Inoizko jantzi kopuru handiena bildu du bertara zentroak; denera 1740-1950 urteen arteko 39 jantzi ikus daitezke Kapitain etxeko lehen eta bigarren solairuetan zehar.
Lehen solairuan, Rokoko estilotik Napoleonen inperiora: moda eta botere aldaketa izeneko erakusketan, Frantziako Iraultzak modan ekarri zuen aldaketa ikus daiteke. Jantziaren Zentroaren bildumako jantzi zaharrenak ikusgai ditugu, 1740-1810 urteen arteko 18 jantzi. Erregimen zaharraren bukaera, alegia, Frantziako Maria Antonieta erreginaren garaiko soinekoak, eta alboan, Napoleon Bonaparteren inperioaren garaiko jantziak. Emakumearen silueta erabat aldatu zen garai horretan, ehunak ere, brodatutako zetan egindako soinekoetatik muselinara pasa ziren. Hori bai, bi garaiek kolorea dute komunean, pastel-koloreak. Hori dela eta erakusketako kartel guztiak arrosa argian daude eginda, eta jantziek ere erakusketa aretoari aparteko argitasuna ematen diote.
Bigarren solairuko areto nagusian, 1815 eta 1915 arteko 16 jantzi. Frantzia, Erresuma Batua, Amerikako Estatu Batuak.. jatorri ezberdinetako jantziak guztiak mende horretan modak izan zuen aldaketa azkarraren erakusle. Bitxikeria gisa XXgarren mende hasieran autoan ibiltzeko beroki eta kapela berezia ikus daitezke.
Aretoaren erdigunean beira-arasa handi batean Charles Frederick Worth goi mailako joskintzaren lehen jostuna izan zenaren soineko baten barnealdea jarri dute erakusgai . Barrutik nola dagoen eginda, zein egitura dituen, eta Worthen sinadura daraman etiketa.
Erakusketa amaitzeko bigarren solairuko areto txikian, 1920-1950 hamarkadatako bost jantzi. Horietako bat Pedro Rodriguez goi joskintzako diseinatzaile espainiarraren jantzia da.
2026-27 erakusketa iraunkorra maiatzaren bukaera arte ikus daiteke larunbatetan goizeko 11.00-14.00/17.00-20.00tara eta igande eta jai egunetan 11.00-14.00tara lau euroren truke.
Udan bisita gidatuak
Jantziaren Zentroak Udan erakusketa iraunkorra ezagutzeko bi bisita berezi eskainiko ditu, hilaren 19an eta abuztuaren 30ean, biak ere eguerdiko 12.00tan izango dira. Bisitak ordu eta erdi iraungo du eta 7 euroko kostua dauka (pentsiodunak 6 euro).
Bisita horietan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da, sarrera kopurua mugatua baita, postara idatzita (klik hemen) ala Errenteriako turismo bulegora deituta Maria Antonietatik Napoleonera943- 49 45 21.
