Eurohiriaren gobernantza eta etxebizitzaren gaineko udako ikastaroan aritu da Otaegi
Baionan egindako ikastaro horretan, etxebizitza politikaren inguruko mahai inguruan aritu zen Otaegi.
Ikastaroaren irudi bat.Herri Bizia Eurohiriaren instituzionalizazioa eta gobernantza izeneko udako ikastaroan aritu da Aizpea Otaegi Mitxelena alkatea. Baionan egindako ikastaro horretan, etxebizitza politikaren inguruko mahai inguruan aritu zen Otaegi; bertan, Eurohiriaren esparruan gaitasunak praktikan nola jarri eztabaidatu zuten.
Mahai inguru horretan aztertu zuten ea Eurohiriaren esparruan etxebizitza politikan ikuspegi bereiziek ala osagarriek hobeto erantzuten dioten lurraldearen erronkei eta bertan bizi diren herritarren beharrei. Mugaz gaindiko metropolizazioaren bestelako erronkak ere landu zituzten ikastaroan, besteak beste, maila anitzeko gobernantza, eskualde garapenerako gizartearen alderaketa, mugikortasuna edota hizkuntza politika.
Arratsaldean prospekzio tailer bat antolatu zen Zer Eurohiri bihar? galderari erantzuteko, erronkak eta perspektibak ardatz hartuta.
Errenteria, Donostia eta Baionaren arteko ardatzean kokatua egoteak Eurohiriaren dinamiketan zuzeneko protagonista egiten du. Gainera, Errenteria-Orereta Euskal Eurohiriaren partaide aktiboa ere bada, 2014. urtean Oarsoaldea garapen agentziaren bidez proiektura batu zenetik.
Gainera, udalak ibilbidea egina du gobernantzaren eta lurraldea gainditzen duten erronken inguruko hausnarketa sustatzeko orduan. Iaz, udalak EHUko Uda Ikastaroetan parte hartu zuen Erronka komunak, erantzun partekatuak: udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza izeneko ikastaroa antolatuta: “Ibilbide horrek erakusten du Errenteria ez dela soilik politika hauetako hartzaile, hausnarketaren eragile ere badela, lurraldeko erronken gainean erabakiak hartzen dituzten bestelako udalekin eta erakundeekin elkarlanean”.
