Itsas biodibertsitatearen erroetara bisita
San Pedroko Lonja plazako pasealekuan itsas biodibertsitateari buruzko erakusketa bat ireki zuten atzo. Itsasoak eta ekosistemak zaintzeko egiten ari den lana jaso dute 14 informazio eta argazki paneletan.
San Pedroko Lonja plazako pasealekuan itsas biodibertsitateari buruzko erakusketa bat ireki zuten atzo. 14 informazio eta argazki panelek osatutako erakusketa ibiltari bat da, eta itsasoak eta ekosistemak zaintzeko egiten ari den lana gertutik ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak. Erakusketa abuztu bukaerara arte bisitatu ahal izango da San Pedroko gunean.
