Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Txalupek Antxoko ibaia konkistatuko dute

Papineko Gazteriak Txalupinen Konkista izeneko jarduera egingo du lehen aldiz hilaren 7an, 19:30etik aurrera. Zortzi ontzi arituko dira jolasean Marealtan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/07/03

Aurtengo sanferminak berritasunekin iritsiko dira Antxora, eta ez soilik egun bat gehiago izango dutelako. Ohikoak diren jarduerez gain, antxotarrek ekintza berri bat topatuko dute jaietan, Papineko Gazteriak Txalupinen Konkista izeneko jarduera egingo baitu hilaren 7an, San Fermin egunean. Txalupek barrutiko ibaia hartuko dute 19:30etik aurrera, eta hainbat proba egingo dituzte bertan, marea goian dela.

Papinen belaunaldi ezberdinetako kuadrillak biltzen direla, eta gazteagoak direnak gauzak antolatzen eta ahotsa nahiz hitza hartzen hasi direla jakinarazi du Ekain Iribarren gazte taldeko kideak. Antxoko erreka beti «tabua» izan dela adierazi du Iribarrenek. «Zabortegi moduko bat bezala ikusten da, zikina dago eta ez da erabiltzen». Papineko kuadrilletako batek ibaia herriari hurbildu nahi zion, espazio horri erabilera emateko, eta ontzi batzuekin uretan jolas batzuk egitea otu zitzaien. «Harri kozkor» bat bezala hasi zena, errealitate izango da sanferminetan, eta sustatzaileen asmoa da giroa sortzea eta jaiek izango duten egun gehigarrian jarduera berriak eskaintzea.

Lehena izango bada ere, Txalupinen Konkistak harrera bikaina izan du. Espazioagatik eta mareengatik, soilik zortzi ontzik hartu ahal izango dute parte astearteko probetan. Udalak piragua moduko batzuk erosi dituela baietsi du Iribarrenek, eta bakoitzean lau partaide arituko dira, haien artean proba ezberdinak egiteko. Hortaz, 32 pertsona arituko dira lehian Marealtan. Zortzi taldek parte hartuko badute ere, 24 apuntatu zirela jakinarazi du Papineko kideak, eta denentzat espazioa ez dagoenez, «galbahe» bat egin behar izan dute. «Jendeak ilusio handiarekin hartu du, eta marroia izan da taldeak kentzea». Izena eman zuten guztiek parte hartuko ez badute ere, antolatzaileak pozik dira egitasmo berriak herrian izan duen harreragatik: «Zerbait zerotik sortu eta inork ezer jakin gabe 24 talde eta ia 100 pertsona apuntatzea sekulakoa da. Ikaragarria da ikustea herriak nola erantzuten duen. Nire ustez hori da politena».

Arauak
Txalupinen Konkistan parte hartzeko, arau batzuk jarraitu behar izan dituzte antxotarrek. Antolatzaileek bi baldintza jarri zituzten, eta parte hartzeko horietako bat behintzat bete behar zela jakinarazi du Iribarrenek: talde mistoa izatea edo adinen arteko batez bestekoa eginda, 35 urtetik gorakoa izatea. Izan ere, sustatzaileen asmoa da jende heldua ere aritzea eta haien parte hartzea sustatzea.

Bestalde, eta jardueraren gaiari helduz, partaideak pirataz mozorrotu beharko dira derrigorrez. Piratek Antxoko urak bere egingo dituzte.

Erlazionatutako edukiaPasaiako jaiek ez dute etenik: uztailaren 3tik 8ra, Antxoko sanferminakEgun bat gehiago zuri-gorriz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.