Txostek irabazi du Gipuzkoako Errebote txapelketa
Zubieta 1 taldearen aurka jokatu zuten atzo finala, eta 13-9 irabazi zuen Oiartzungo taldeak norgehiagoka.
Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatu zuten atzo Oiartzunen, eta Txost taldeak irabazi du lehiaketa. Zubieta 1 taldearen aurka jokatu zuten partida, eta herriko taldea 13-9 gailendu zen.
Txost taldea Joseba Azpiroz Iriarte, Andoni Urbieta Etxeberria, Ugaitz Susperregi Ibarguren, Txomin Nazabal Etxebeste eta Andoni Zabala Lekuonak osatzen dute. Zubieta 1, berriz, honakoek: Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre eta Jon Argote Beloki.
Atzoko partida amaituta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak amaitutzat eman du Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2025-26 denboraldia.
