Madalenetako pilota partida profesionalerako sarrerak, salgai
Pilota jaialdia hilaren 23an izango da Agustina Otaola pilotalekuan 17:00etan. Sarrerak gaur, asteartea 7, jarriko dituzte salgai 17:30ean frontoian bertan.
Altuna III joan den urteko partidan.Herri Bizia Gaur, asteartea 7, jarriko dituzte salgai madalenetako pilota jaialdi profesionalerako sarrerak; 17:30ean zabalduko dute leihatila Agustina Otaola pilotalekuan. Bihar asteazkena, ostegunean eta ostiralean ere izango da erosteko aukera 18:00etatik 20:00etara. Sarreren prezioa 30 eurokoa da. Ordainketa eskudirutan egin behar da ez baitute txartelarik onartuko. Online ere eros daitezke, klik hemen.
Bi partida jokatuko dituzte hilaren 23an 17:00etan hasita. Lehen partidan Salaberria eta Gaskue, Apezetxea II eta Gabirondoren kontra ariko dira; bigarrenean, partida nagusian, Altuna III, Martija eta Zabaleta ariko dira. Dario zegoen deituta partida horretara, baina lesionatuta dago eta haren ordez beste pilotari bat ekarriko dute.
