
Pilota jaialdia hilaren 23an izango da Agustina Otaola pilotalekuan 17:00etan. Sarrerak gaur, asteartea 7, jarriko dituzte salgai 17:30ean frontoian bertan.

Festak berdintasunean eta aniztasunean goza ditzaten eskatu die herritarrei Aizpea Otaegi alkateak: "Erakutsi diezaiogun elkarri maitasuna eta errespetua, babes dezagun elkar eta konprometitu gaitezen guztiontzat askeak eta berdinzaleak izango diren festekin. Izan dadila herria eredugarri".

Izena emateko hemezortzi urte izan behar dira, abuztuaren 1ean langabezian egon behar da, eta eskola ziurtagiria zein B2 euskara maila izan behar dira.

Atzo beheko igogailuarekin hasi ziren, eta hilaren 20an goikoarekin jarriko dira. Ateak aldatzen eta mantentze lanak egiten ari da udala.

Iragan larunbatean lortu zuten sasoiko bigarren bandera, Sestaon. Lehena ekainaren 20an irabazi zuten, Erandion.

Udako ordutegia ezarri dute, eta beraz abuztuaren 31 bitartean 09:00etatik 14:00etara irekiko dute. Larunbatetan 09:00-13:00 izango da ordutegia.

Irailaren 13an nazio mobilizazioa antolatu du Ernai gazte antolakundeak Donostian, 'Euskal Herria irabaztera. Faxismoari ez!' lelopean.