Manuel Lekuona biblioteka goizez irekiko dute soilik

Udako ordutegia ezarri dute, eta beraz abuztuaren 31 bitartean 09:00etatik 14:00etara irekiko dute. Larunbatetan 09:00-13:00 izango da ordutegia.

Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegiari heldu dio, eta beraz, goizez baino ez dute irekiko irailera bitartean. Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara irekiko dute gune hori, eta arratsaldetan, aldiz, itxita egongo da.

Larunbatei dagokienez, baina, bere horretan mantenduko da ordutegia, eta ohi moduan 09:00etatik 13:00etara irekiko dute.

Azkenik, ohartarazi dute hilaren 25 eta 31n zein abuztuaren 1, 3 eta 15ean itxita egongo dela liburutegia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.