Bigarren bandera Illunbeko emakume beteranoentzat
Iragan larunbatean lortu zuten sasoiko bigarren bandera, Sestaon. Lehena ekainaren 20an irabazi zuten, Erandion.
Iragan larunbatean beteranoen arraun ligako jardunaldia jokatu zen Sestaon, Iberia Arraun Elkarteak antolatuta. Bizkaian Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteko beteranoen eskifaiak aritu ziren lehian, eta sariarekin itzuli ziren etxera, emakumeen taldeak bandera lortu baitzuen Sestaoko uretan. Emakumeak banderak pilatzen ari dira, ekainaren 20an lehena lortu baitzuten Erandion. Bi daramatzate jada, eta jarrai dezatela banderak pilatzen.
