Entsegu irekia Lartaun abesbatzaren kontzertuan parte hartzeko
Kontzertua hilaren 11n (larunbata da) izango da, eta entsegura nahi duen oro bertara daiteke bihar (hilak 9).
Lartaun abesbatzak udako kontzertua emango du hilaren 11n (larunbata da), gaueko hamarretan hasita. Aurtengoa, gainera, berezia izango dela jakinarazi dute taldekideek, irekia izango baita.
Deialdia irekia denez, entseguak ere hala izango dira, eta praktikatzeko bigarren eta azken hitzordua bihar (hilak 9) izango da.
Herritarrak parte hartzera deitu dituzte, eta aurreratu kantatuko dituzten abestien artean Lau teilatu, Azken dantza, Kantuz edota Arratsalde honetan daudela.
