Landetxeko taberna bihartik asteartera itxita egongo da
Mantentze lanak egin behar dituztelako itxiko dute bihartik hilaren 14ra bitartean, baina gainerako gune eta zerbitzuak irekita egongo dira.
Landetxeko taberna itxita egongo da bihartik (hilak 10) hilaren 14ra bitartean. Udalak azaldu duenez, “ezinbesteko mantentze lanak” egin behar dituzte, eta taberna itxi behar dute horretarako.
Alabaina, gainontzeko gune eta zerbitzuak irekita egongo dira; hartara, kultur aretoak ohiko jardunari eutsiko dio, baita udalek euskara sailak zein Oiartzun Irratiak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, UEMAk, AEK euskaltegiak, Gazte Izanak edota ile apaindegiak ere.
