Beste uda batez, trenik ez

Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

Renferen tren bat, Pasaian.

Uztailaren 25etik irailaren 6ra arte ez da aldiriko tren zerbitzurik izango Irun eta Hernani artean. Erabat etengo dute. Hirugarren uda da AHTaren lanengatik hurbileko Renfe bidezko garraioa ezabatuko dela. Irailaren 7tik urriaren 18ra, berriz, tarteka egingo dituzte mozketak astean zehar —aldiriko trenak martxan izango dira 04:30etatik 17:30era—, eta erabat itxita egongo da trenbidea tarte horretako asteburuetan.

Erabiltzaileen garraio zerbitzua bermatzeko, Adifek autobusak jarriko ditu uztailaren 25etik aurrera, itxitako bidean Renfeko aldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko tren zerbitzuak ordezkatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.