2026/7/10

Trintxerpeko karmenak, ate joka

Hilaren 15etik 19ra bitartean izango dira barruti urdineko jaiak. Garaguneko kideek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan.

Altzate igerilekuko leihoetan, pegatinak

Txoriek bertako leihoetako kristalen kontra jo ez daitezen jarri dira eranskailuak. Bederatzi leihotan jarri dituzte.

Perretxiko jasangarrien ikerketan parte hartzera deitu dute

Udalak, Aranzadik eta Aiako Harriko Parke Naturalak antolatu dute bilera irekia. Hilaren 15ean izango da (asteazkena), 16:00etan, Xenpelar Aretoan.

Mendialdeko landa lursailak erosteko kanpaina jarri du martxan udalak

Sailen bat saldu nahi luketen lur jabeek abuztuaren 5a baino lehen aurkeztu behar dituzte euren eskaintzak egoitza elektronikoan edo HAZen.

Isuna udalari, erabat erabilezin eta arriskutsu zen Fanderiako igerilekuko estalkia aldatzeagatik

Estalki mugikor zaharrak langileen eta erabiltzaileen artean segurtasun arazoak sor zitzakeelako finko batengatik aldatu zuen udalak. Uraren Euskal Agentziak jarri dio isuna udalari, 37.500 eurokoa.

Madalenen aurreko 35. kontzertua sorpresaz beteta izango da

Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatuta, Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du hilaren 14an Madalenaren basilikan, 20:30ean.

Beste uda batez, trenik ez

Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria eman die

2025eko errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean zozketa egin dute eskualdeko udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez.

Auzotarren harremanak estutzeko, kartak

Berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonak akonpainatzeko eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko asmoz jaio zen Zaintzadi, eta, besteak beste, karta saioak egiten dituzte.

Trafiko eta aparkaleku aldaketak karmenetan

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.

Traineruen bederatzi estropada asteburuan

Pasaiako, Hondarribiko eta Errenteria-Oreretako traineruek asteburu lanpetua izango dute aurrean.

Fronte Polisarioaren Euskadiko ordezkari berria, Errenteriako Udalean

Mojtar Labuehi Emboiric Aizpea Otaegi Mitxelena alkatearekin elkartu da udaletxean, eta, besteak beste, interes komuneko zenbait gai landu dituzte.

3x3 txapelketa, zortzigarrenez

Piztu Lezok 3x311Gara Txapelketa Herrikoia antolatu du beste behin. Zehazki, hiru kideko saskibaloi taldeen lehiaren zortzigarren ekitaldia da aurtengoa.

Madalen Jaien lau hamarkada, karteletan

Madalenetako kartel lehiaketa irabazitako lan guztiak bildu ditu udalak erakusketara, 1985ean hasi eta aurten arte. 2020 eta 2021ean pandemiarekin bertan behera utzi zuten sariketa.

Gehiago