3x3 txapelketa, zortzigarrenez
Piztu Lezok 3x311Gara Txapelketa Herrikoia antolatu du beste behin. Zehazki, hiru kideko saskibaloi taldeen lehiaren zortzigarren ekitaldia da aurtengoa.
Piztu Lezok 3x311Gara Txapelketa Herrikoia antolatu du beste behin. Zehazki, hiru kideko saskibaloi taldeen lehiaren zortzigarren ekitaldia da aurtengoa. Hala, osotara hamasei taldek eman dute izena, eta horien partidak hilaren 14an (asteartea) eta 16an izango dira Tiñelu ondoko saski bakarreko kantxan. Jada zozketak egi dituzte antolatzaileek, beraz, talde denek badakite noren kontra jokatu beharko duten lehen egunean behintzat.
Hilaren 14ko partidak 19:00etan hasiko dira, eta ordu laurdeneko txandatan jokatuko dira; azkena 20:45ean hasiko da. Kale giro berezia sortu ohi da etxebizitza arteko itzalpeko kantxa estuan, beraz, Piztu Lezok herritarrei dei egin die gustukoen duten taldea animatzera joateko.
