Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Aitor Bengoetxea 'Bengo', abeslaria.

"Musika unibertsala da, eta zerbait sentiarazteko gaitasuna du jendeak hizkuntza ulertu gabe"

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak zenbait kontzertu eman ditu Kolonbian eta Mexikon. Bizitako esperientzia partekatu du HITZArekin.

Aitor Bengoetxea 'Bengo', Ibargain parkean. Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/29

Aitor Bengoetxea Bengo musikari oiartzuarrak bide luzea egin du, dagoeneko, musikari dagokionean, baina pauso bat haratago joan da oraingoan. Izan ere, Kolonbia eta Mexikon egin du egonaldia, bai eta zenbait kontzertu eman ere. Oiartzunen lur hartu eta bizitakoa prozesatu eta irentsi ondotik, HITZArekin elkartu da esperientzia kontatzeko.

Mexiko eta Kolonbian izan zara. Zer moduzko esperientzia izan da?
Orokorrean esperientzia berri bat izan da guretzat, musikarengatik joan baikara horren urrutira. Oso pozik gaude; hiru lagun joan gara, eta espero ez genituen gauza dezente ikusi ditugu.

Euskal Herriarekin alderatuta, herrialde eta kultura ezberdinak ezagutu ditugu, eta musikari dagokionean ere hango jendearen babesa sentitu dugu. Jendeak ez zuen euskara ulertzen, baina berdin berdin sentitu dugu jendearen berotasuna kontzertuetan. Finean, esperientzia oso aberatsa izan da guretzat.

Publikoari dagokionean, oso ezberdinak izan dira kontzertuak?
Ez dakit gure kasua den edo horrela den beti, baina guk euren berotasuna sentitu dugu. Gure hizkuntza ez zuten ulertzen, baina berdin berdin ikusi dugu jendea kontzertuetan egon dela abestien ildoa jarraitzen.

Musika unibertsala da, eta gaitasuna du jendeak hizkuntza edo letrak ulertu gabe zerbait sentiarazteko. Emozioak eta abesteko moduak nabariak dira eta jendeak gurekin gozatu du guk eurekin bezalaxe.

Hara joan aurretik izango zenuen espektatibaren bat. Zerekin egin duzu topo?
Espero genuen beste herrialde batean egonda jende oso gutxi egongo zela, baina bagenekien polita izango zela. Hor egoteak ja asko suposatzen du guretzat. Hala ere, harritu gaitu gure musikak jendeari zer transmititu dion.

Orokorrean ez genuen espero, eta oso esperientzia polita izan da ikustea beste herrialde batean, beste kultura batean murgilduta egonda ere musikak zein indar duen.

Zuretzat zer izan da Mexikon eta Kolonbian Bengo bezalako euskal proiektu bat aurkeztea?
Nahiko naturala izan da. Gu baino lehenago beste euskal proiektu batzuk ere izan dira han, eta Mexikon zein Kolonbian, esaterako, askotan aipatu digute Fermin Muguruza.

Bidea egina genuen nolabait ondoren etorri garen guztiok, eta jendeak badu militantzia puntu bat batez ere hegemonikoak ez diren hizkuntzekin. Nabaritu dugu euskararekiko maitasun hori; ikusi eta sentitu dugu gure hizkuntzarekiko berotasuna.

Bime Bogotá jaialdian izan zara. Zer izan da kartelean zure izena ikustea?
Bime jaialdi nahiko ospetsua da, eta oso pozik nago. Jaialdiko azken egunean jo genuen, eta areto nahiko handia zen. Espero ez genuen jende multzo bat zegoen kontzertuan eta oso gustura aritu ginen.

Hemengo hiru lagun Atlantikoaren beste aldera kontzertu batzuk ematera joatea gauza handia da, baina egia da Bimek baduela esanahi potente bat, zeren jende asko etorri zitzaigun hizkuntzaren inguruan eta gure kokapen geografikoaren inguruan galdetzera. Oso polita izan zen ikustea jendeak galdetzeko nahi eta gogo hori zuela. Oso gustura egon gara.

Nola sortu da Latinoamerikatik bira bat egiteko aukera?
Nahiko azkarra izan da prozesua. Gure managerrak hilabete eta erdi lehenago esan zigun Bime jaialdian kontzertu bat emateko aukera sortu zela eta horren harira beste kontzertu batzuk emateko parada genuela Bogotan eta Mexiko Hirian. Hasieran beldur pixka bat eman zidan, baina apurka apurka gauzak lotzen joan ginen, eta behin guzti hau bizi izan dugula, esan dezaket modu onean aldatu gaituen esperientzi bat izan dela. Ikusi dugu pertsonalki zein musikalki beste herrialde batera joateak zer suposatzen duen.

Zerk harritu zaitu bidai horretan?
Gehien harritu nauena izan zen Medellin hirian ikustea oso gauza gutxi dituen jendea zein pozik eta zein alai zegoen. Kalean musika asko entzuten zen, eta iruditzen zait energia eta positibismo handia dituen kultura bat dutela. Hori azpimarratu nahi nuke: ez dugula asko behar pozik egoteko eta batzuetan gure burua zulo beltz batzuetan murgiltzen dugula. Hango jendea zein pozik, dantzan eta irribarre batekin zegoela ikusteak niri zer pentsatua eman zidan.

Izan duzu lekuren batean musikariren bat ezagutzeko aukerarik?
Bai, Mexikon zein Kolonbian musikari ezberdinekin egon ginen estudioetan, eta oso gustura aritu ginen solasean. Guk ezagutu dugun jende guztia oso jatorra izan da eta ikusi genuen eurak musika ikusteko zein modu duten. Gurearen oso antzekoa dela konturatu naiz, eta horrek ere elkartzen gaitu. Uste dut oso onuragarria dela hemengo eta hango musika batzea eta kontuan izatea hizkuntzak ez duela zertan oztopo izan.

Uste dut ate asko ditugula irekita musika euskaraz egiteko eta jendeak baloratzen duela musika beste hizkuntza batzuetan egitea eta baita militantzia puntu batekin egitea ere. 

2024an Belharra albuma argitaratu zenuen. Nolako harrera izan zuen?
Oso ona. Belharra nire lehen diskoa izan dela esan daiteke, Bizirik mixtape bat baitzen. Belharra lanean kanten artean hari moduko bat egotea bilatu genuen musika zein letra aldetik denak zentzu bat izan zezan.

Eta, bira bera ere oso ondo joan zen. Taldekideak lagunak gara, eta norbere kuadrillarekin lanera joateak beste kolore bat du.

Azken boladan Hemen gaude, Beldurrik gabe eta Bizirik gaudelako abestiak argitaratu dituzu. Diskoa dator?
Bai, lan berri bat dator. Honetan Bizirik Ep-aren unibertsoan murgildu naizela esan dezaket; ez zaizkit etiketak gustatzen, baina genero urbano horretan sartu naiz. Lana amaitzear dago, eta datak ixten ari naiz.

Beraz, zuzenekoak egongo dira?
Bai, noski.

Zein amets geratzen zaio Bengori betetzeko?
Ni nagoen posizioan egonda pribilegiatu bat naizela sentitzen dut; lagunekin ematen ditut kontzertuak, nahi dudan musika egin dezaket, hori entzungo duen publiko bat daukagu, jendea orokorrean oso jatorra da gurekin Euskal Herri honetan, eta hori horrela mantentzen bada esan dezaket pozik eta zoriontsu egongo naizela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.