Bengo eta Alaitz eta Maider, elkarrekin
'Galdu gattezen' abestia argitaratu du Bengok Alaitz eta Maider oiartzuarren eta Xabi Solanoren konpainian.
Bengok, Alaitz eta Maider zein Xabi Solanoren konpainian Galdu gattezen abestia argitaratu du. Musika urbanoko doinuak estilo tradizionalago batekin uztartuta, abesti berria plazaratu du musikari oiartzuarrak berriki.
Uda giroan murgilduta, herri guztietako jaietan jartzeko kantua ondu du gazte oiartzuarrak, entzuten duen oro dantzan jartzeko modukoa baita.
Maiatzaren amaiera aldean Bengo HITZArekin elkartu zen, eta hedabideari aurreratu zion datorren lanerako genero urbanoan murgildu dela. “Lana amaitzear dago, eta datak ixten ari naiz”, zioen.
