Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Auzotarren harremanak estutzeko, kartak

Berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonak akonpainatzeko eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko asmoz jaio zen Zaintzadi, eta, besteak beste, karta saioak egiten dituzte.

Iturrioztarrak Iturri Berri elkartean elkartzen dira kartetan aritzeko. Zaintzadi
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/10

Duela lau urte zaintzaren egoera zein zen ikusteko xedez diagnostiko bat egin zuen Oiartzungo Udalak, eta abiapuntu horretatik sortu zen Zaintzadi zerbitzu publiko komunitarioa. 55 urtetik gorako herritarren bidelagun izatea da helburua, eta horretarako zenbait jarduera eta topaketa egiten dituzte. 

Martin Garcia Lopezek beste langile batekin batera gidatzen du proiektua, eta kontatu du euren egitekoa dela harremanak sendotu nahi dituzten pertsonak akonpainatzea. “Horretaz gain, baina, herrian zaintzaren eta bakardade ez hautatuaren inguruko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortu nahi ditugu”. 

Oiartzungo zenbait auzotan elkarguneak sortzen dituzte garai batean auzoetan eta herrian zegoen eta dagoeneko galdu den elkar zaintza hori berreskuratzeko eta balioan jartzeko. 

Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean elkartu da hedabidearekin Jeronimo Garaño Pikabea auzotarra. Elkarte horretako sortzailea eta lehenengo bazkidea da Garaño, bai eta Zaintzadik antolatzen dituen seiko urreen topaketetako parte hartzailea ere. Egitasmoak orain arte egin duen bidearen berri eman du. “Hasiera batean jendea elkartu eta kontutan aritzen ginen, baina batzuetan elkarri begira jarri eta zer esan ez genekiela geratzen ginen. Horregatik pentsatu genuen denbora pasatzeko modu egokia izan zitekeela kartetan jokatzea”. 

“Kartetan aritzea auzotarrekin elkartzeko aitzakia da finean”, jarraitu du Garciak. Eta Iturri Berriko bazkideak osatu ditu Zaintzadikoaren hitzak: “Ondo pasatzen dugu, hori da helburua. Barre egiten dugu, algaraka ere aritzen gara, eta elkar zirikatzen dugu”.

Auzotarrei bertaratzeko deia
Bigarren urtez egin du Zaintzadik seiko urrean aritzeko proposamena, eta hasieran ondo funtzionatu bazuen ere, Garañok azaldu du “zoritxarrez” lehen baino jende gutxiago bertaratzen dela. “Hasiera batean hamabi edo gehiago elkartzen ginen, eta pixkanaka sakabanatzen joan gara. Pentsa, azken aldian lau baino ez ginen elkartu”. 

Oiartzuarrak ez daki zergatia zein den, baina entzun du hasieran eurekin elkartzen ziren pertsona batzuk beste leku batean elkartzen direla orain, eta penaz kontatu du ez dakiela zein pauso eman jendea berriz Iturri Berriren bueltan elkartzeko. 

Ildo horretatik jarraituz, Garciak gaineratu du posible dela zaletasunak aldatu izana, baina hori irauli daitekeela. “Hurrengo astean ikasturteko azken saioa egingo dugu, eta dei egin nahi diegu lehen etortzen ziren pertsonei bertaratzeko eta bertan denen artean ikusteko irailetik aurrera zer egin dezakegun. Ideia da elkargune hau mantentzea, ikusten dugulako jendeak baloratzen duela”. 

Hori horrela, Garañok gehitu du seiko urrean aritzearena proposamen bat baino ez dela, eta ideia berri oro dela ongietorria. “Norbaitek beste zerbait proposatuko balu, horretara egokituko ginateke, edo ekintzak txandakatuko genituzke”.

Konfiantza berreskuratu nahian
Garañok jarraitu du kontu-kontari, eta nabarmendu du Zaintzadiren jardueren egitekoa dela “elkarrekin denbora pasatzea, ondo pasatzea eta etxetik ateratzea”. Gainera, esan du bere ustez garrantzitsua dela auzoko jendearekin elkartzea, gauzak asko aldatu baitira. “Orain dela urte batzuk auzotar guztiak ezagunak ginen, eta denok genuen harremana elkarrekin. Auzoaren egitura urteekin aldatu egin da; azken urteetan etxe eta urbanizazioak egin dituzte, eta Iturriotzen konfigurazioa asko aldatu dute”, jarraitu du. 

Gaur egungo errealitatearen adibide bat jartzearren, bere etxeko bat izan du hizpide Jeronimo Garañok: “Ni bizi naizena bost bizitzetako etxea da, eta bada bizilagun bat ezagutu ere egiten ez dudana. Ohitura berriak hartu ditugu, eta lehengo harremanak edota konfiantza hori galtzen joan da”. Garciak, beraz, gaineratu du Zaintzadik lehengoa berreskuratu nahi duela: “Gertatzen ari diren aldaketa horien aurrean berriro ere auzo mailako harremanak berreskuratu eta topaguneak sortzeko egiten dugu lan”.

Eta, noski, Garañok bat egiten du Zaintzadiren egitekoarekin: “Jendea etxetik ateratzea eta auzotarrekin elkartu eta harremanak izatea nahi dugu, ez dut uste beste helbururik duenik. Nahiz eta bertakoak izan eta denok elkar ezagutu ez badugu aukerarik izaten elkarrekin egoteko… Hori da gainditu nahi duguna”.

Horregatik guztiagatik Garciak eta Garañok azaldu dute auzotarrak Zaintzadik egingo duen hurrengo bilerara joateak baduela garrantzia, soilik horrela jakingo baitute zer alda daitekeen lehen bezala kuadrillatxo bat elkartzeko. 

Iturriotzen karta jokoak egiten dituzten moduan, beste auzo batzuetan ere egiten dituzte jarduerak; esaterako, Altzibarren jostun talde bat elkartzen da, Elizalden kafe-tertuliak egiten dituzte… “Ideia da topagune eta ekintza hauek uda ondoren Gurutzera, Ugaldetxora, Arraguara eta baita Altzibarrera ere zabaltzea”. 

Garciak oroitarazi du proiektu horretan parte hartu nahi duen oro hurbildu daitekeela Zaintzadiko kideengana hitz egitera, eta gero eurek baloratzen dutela norbanako bakoitzarentzat zer den egokiena. “Pertsona zaurgarri bat identifikatzen badugu, akonpainamendu indibiduala eskaintzen diogu pertsona horri entzute espazio bat eskainiz eta bera akonpainatuz berriro komunitatera txertatzen laguntzeko, betiere, noski, bere erritmoa errespetatuz”. 

Zaintzadi Oiartzungo Udalaren egitasmoak udaletxe ondoko Fermiñene eraikinean du bulegoa, eta beraz, hara bertaratu daiteke informazioa eskatzeko. Bestela, helbide elektronikoa edo 688 85 06 04 zein 722 43 76 81 telefono zenbakiak ere balia daitezke harremanetan jartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.