Giriziak urteko batzar orokorra egingo du ostegunean
18:45ean eta 19:00etan izango dira, hurrenez hurren, hitzorduak. Bilera amaitu ondoren luntxa egingo dute bazkideek.
Girizia elkarteak 40. urteurrena ospatu zueneko irudia. Oiartzungo Girizia Kultur eta Kirol elkarteak urteko batzar orokorra egingo du ostegunean (hilak 16), 18:45ean hasita. Bi bilera egingo dituzte: lehena aipatutako orduan izango da, eta bigarrena, berriz, 19:00etan.
Honakoa izango da mintzagai izango duten gai zerrenda:
- 2025eko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2025eko kontuen aurkezpena eta onarpena.
- Elkartearen gaur egungo egoera juridikoaren azalpena,.
- Girizia Kultur eta Kirol Elkartearen printzipioen berritzearen onarpena.
- Barne araudiaren onarpena.
- Harrera Elkarteari ekarpenaren onarpena.
- Ondoko lokalaren inguruko gaiak.
- Elkarteko zuzendaritzaren aldaketa proposamena onartzea.
- Altak eta bajak.
- Galderak eta eskariak.
Hitzordua amaitu ondoren luntxa egingo dute elkartean bertan.
