Irina, kepchupa eta arrautzak txupinazotik kanpo uzteko deia
Ez atera tonutik egin dezagun txupinazoa denona, hori leloa eta horren atzean txupinazo zikina ezabatzeko intentzioa.
Madalenetako txupinazoa Ez atera tonutik egin dezagun txupinazoa denona, hori leloa eta horren atzean txupinazo zikina ezabatzeko intentzioa. Ez da berria, urteak darama udala uztailaren 21ero azken urteetan ohiko bilakatu den irina, kepchupa, arrautzak edota ozpina ere botatzeko ohitura hori bertan behera utzi eta txupinazo garbi baten alde lanean. Aurten ere egin du, eta txupinazoa “denona” egitera deitu du, madalenekin zerikusik ez duten osagai horiek guztiak baztertu eta horien ordez, jaiak modurik onenean hasteko gogoa eraman dezaten eskatu du.
Aizpea Otaegi Mitxelena alkateak sare sozialen bidez zabaldu du bideoa gaiaren bueltan. Protagonista neska gaztetxo bat eta aurtengo madalenetako omendu Luis Mari Moreno Urretabizkaia Pirata.
https://www.instagram.com/reel/DauQvHHC7kj/?igsh=MXRxbDk3bm54YTJqaw%3D%3D
