Ikasturte amaiera ospatzeko, 'Artealdean' zuzenean
Hipatia lorategitik egingo du saioa Maddi Galdosek ostegunean, Bengo eta Karmele Mitxelena alboan izango dituelarik. 19:00etan hasiko da hitzordua.
Programazio zabala du Oiartzun Irratiak; aste guztian zehar herritarrak informatuta eta entretenituta mantentzeko fin egiten dute lan kideek. Horretarako, albisteak emateaz gain, zenbait saio egiten dituzte, tartean, Artealdean.
Maddi Galdos Areta oiartzuarrak gidatzen du saio hori, eta hilabetean behin “artaldeko kide diren bi artista edo sortzaile” gonbidatzen ditu artearen, artista izatearen, sormen prozesuaren eta guzti horren emaitzaren inguruan hitz egiteko.
Ikasturte amaiera, baina, heltzear da, eta Galdosek handira agurtu nahi du denboraldia. Horregatik, zuzeneko irratsaioa egingo du hilaren 16an (osteguna) 19.00etan, Hipatia lorategiab. Alabaina, aurreratu dute ez dela bakarrik ariko, Bengo eta Karmele Mitxelena izango baitira gonbidatuak, eta saioaren ondotik Itxaronen kontzertua egongo baita.
Esteka honetan daude Artealdean irratsaioko saio guztiak.
