Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Madalenen atariko txistu doinu gorenak

Madalenak hasi aurreko txistularien kontzertuak Pantxoa eta Peio izango ditu gonbidatu berezi. Festetako protagonistak ere goretsiko dituzte.

Astelehenko emanaldian izango direnetako hainbat, kontzertuaren aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/17

Artistak aukeratu, haiekin harremanetan jarri, eta baiezkoa lortutakoan partiturak txistu doinuetarako moldatzea tokatzen zaie. Emaitza baino ez da ikusten kontzertu egunean, orain artekoa gorena beti, baina horren atzean lan eskerga dago, hilabete luzeetakoa. Aurten ere, Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua izango da Madalen Jaien atariko. Hutsik egin gabe helduko da Udal Txistulari Taldearen eskutik. Festak hasi bezperan, astelehenean (hilaren 20an) izango da kontzertu handia eta aurtengo artista gonbidatuak Pantxoa Carrere eta Peio Ospital izango dira, Pantxoa eta Peio. Haiekin batera, Udal Txistulari Taldea, berrasmatzeko eta txistua ezohiko agertokietara eramateko abilezia apartekoa erakutsi duena. 

Ez dira, baina, bakarrik ariko Zumardiko agertokian, bertara bilduko den jende oldeari ikuskizun ahaztezina eskaintzeko lanean lagun izango dituzte beste asko: Errenteria-Oreretako eta Euskal Herriko txistulariak; Jare Antzizar eta Julen Olaizola (bertsolariak); Ereintza Dantza Taldea; Coco Dance; Xanti eta Maialen (erraldoiak); Zaria abesbatza; Aritz Lonbide (tronpeta), Koldobika Salaberria (tronpa), Ricardo Navas (tronpeta), Txomin Ganborena (tronboia), Iñaki Albizu (tuba), Andoni Garcia (gitarra), Jose Luis Alonso (baxua), Iñaki Letamendia (bateria) eta Imanol Elizasu (teklatua). Aurkezle lanetan Garazi Urdanpilleta arituko da.

Sinergiak batzen sobera ohitua daude udalerriko eragileak, elkarlanerako prest, jakin badakitelako emaitza askoz ere ederragoa, askoz ere handiagoa dela elkarrekin jardunda.

Emanaldia, 19:30ean hasiko da eta bertan Pantxoa eta Peioren kanta ezagunak entzuteko eta gozatzeko aukera izango da. Azken dantza, Urtxintxak, Itziarren semea, Txikia, Bake mina… bikoaren kantu gutxi batzuk baino ez dira, eta horietako bateren bat entzuteko aukera izango da zalantzarik gabe asteleheneko kontzertu handian. Kantu aukeraketa asteleheneko kontzertuan emango dute ezagutzera.

Pantxoa eta Peio Errenteria-Oreretan izatea «ohore handia» izango dela esan du Iñaki Queralt Coira Herri Arte Eskolako presidenteak, «beraien betiko abestiekin gozatzea berezia izango da». Bakarlari gonbidatu berezia ere izango da aurten, Ekain Cachenaut uztariztarra. Cachenaut Euskal Herriko txistu bakarlarien txapelduna izan da azken hiru urteetan. 

Kontzertuaren zuzendari artistiko Xabier Vesga Elizaldek azaldu du azaroan egin zutela lehen hartu-emana Pantxoa eta Peiorekin. Aurretik zerrenda bat du osatua udalak: aniztasuna, eta parekidetasunaren oreka mantentzea zein artisten beharretara egokitzeko aukera izatea dira irizpideak. 

Garaiz ibiltzea garrantzitsua dela zehaztu du Vesgak. «Abestien moldaketak egin behar izaten dira eta horrek lana eskatzen du. Kasu honetan, kantu bakarra moldatu behar izan dugu; aurretik kontzertuak eginak zituzten Donostian eta Elorrion txistulariekin eta moldaketak eginak zituzten».

Aipamen berezia kontzertu horretan Indalezio Bizkarrondo Bilintx-i; omenduko dute, bere heriotzaren 150. urteurrenean, bere kantu Zaldi zuriarena joz.

Berritasunak aurtengo ekitaldian
Berritasunik ere bada; lehen aldiz madalenetako omenduari egingo zaion aitortza ere ekitaldi horretan egingo diote, Luis Mari Moreno Urretabizkaia Pirata oholtzara igoko baita, herriko kulturari, musikari eta jaietako bizitzari urte luzez egindako ekarpena aitortzeko. Orain arte kontzertu horren aurretik egiten zitzaion omenduari aitortza eta aurten, lehenengoz, biak batera egingo dituzte, beraz, kontzertu hasieran omenduko dute Pirata.

Ekitaldi horretan bertan banatuko dituzte ere aurtengo Madalenetako Kartel Lehiaketako sariak. Bertan jasoko dute aitortza Joseba Iñaki De la Callek eta Laia Maturanak, aurtengo kategoria orokorreko eta haurren kategoriako kartel irabazleen egileek. 

Piratak Pantxoa eta Peio eta txistulariekin batera joko duen galdetuta ez dute aurrerabide handirik eman Queraltek eta Vesgak, «jakina, sorpresak egon daitezke. Egokiena Zumardira joan eta kontzertua entzun eta ikustea da». Vesgak abisua, aintzat hartzekoa: «Aurten kontzertua ordu erdi aurreratu dugu omenduaren ekitaldia batera egingo dugulako, eta beraz, 19:30ean hasiko da».

Orain artekoen balorazio ezin hobea egin dute biek. Fermin Muguruza, Eñaut Elorrieta, edota Alaitz eta Maider aritu dira txistulariekin batera kontzertu horretan besteak beste, «ikaragarria izan da emaitza guztietan». Zalantzarik ez dute aurtengoa ere aurrekoak bezain berezia izango dela. «Herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, besteak bezala, Pantxoa eta Peio artista gonbidatu izango ditugun kontzertu hau ere errepikaezina izango delako».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.