
Oiartzungo Gazte Sortzaileek udako antzerkia egiten dute ikasturte amaieran, eta aurtengoa gaur izango da, 19:00etan, Landetxen. 'Zuhur eta Lur' lana taularatuko dute. Oraindik eros daitezke sarrerak.

Herriko kirol eragileek eta Gure Eskuk deituta, euskal selekzioen ofizialtasuna eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Lezon.

Aro berriko hirugarren Gaintxurizketako Festak egingo dituzte abuztuaren 14tik (ostirala da) 16ra Antxillastegiko eremuan.

BateraLabs egitasmoaren barruan landu dira proposamenak. Aurrera begira, ideia horiek proiektu bihurtzea da asmoa.

Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.