Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Luis Mari Moreno 'Pirata' - Omendua

"Familia eta lagunekin elkartzeko unea dira madalenak"

Musikari eta bere herriari ekarpen itzela egin dio, baita egiten jarraitu ere, Piratak. Ekarpen handi horren ordaina, edo zati bat bederen, jasoko du aurtengo jaien txupina piztean.

Luis Mari Moreno 'Pirata'.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/17

Oraindik ere ez omen da mentalizatu, baina eskertuta azaldu da jaietako omendua izateko aukeratu izanagatik. Luis Mari Moreno Pirata-k  piztuko du jaien hasierako txupina, eta musikariarekin izan da hitza.

Udalerriarekin duzun inplikazioa erabatekoa da, baina aurtengo madalenak ahaztezinak izango dira zuretzat. Nola biziko duzu uztailaren 21a?
Oraindik ere ez dakit, ez naiz oraindik horretara jarri. Pentsatzen dut oso hunkigarria izan behar duela Herriko Plazaren gainean egotea, ez dut inoiz bizi izan txupinazoa udaletxeko balkoitik. Ama bai egon zen behin aitonarekin, 1960ko hamarraldiaz ari naiz, baina ez du zerikusirik gaur egungoarekin. Pentsatzen dut izugarria izango dela. 

Omendua izan den bateren batekin izan naiz hitz egiten, eta pasada bat dela esan didate. Gustura nago.

Aitortza ofiziala jaiak hasi bezperan egingo dizute, txistularien kontzertuarekin batera, leporaino beteko den Zumardian. Nola irudikatzen duzu  une hori?
Ikaragarria izan behar du, baina aipatu dudan moduan, oraindik ez naiz jarri horretara, ez naiz mentalizatu. Herrian halako omenaldia jasotzea ikaragarria da, are gehiago niretzat, langile bat naiz-eta. Kontua da nire lana jende guztiak ikusten duela, agerikoagoa dela, baina langile bat naiz, nire lana da egiten dudana. Gainera, orain arte omenaldia beti eragileei egin zaie, EMKEren banda,  baserritarrak… Ni pertsona bat naiz. Egia da herriaren izena nirekin eramaten dudala joaten naizen leku orotara. Askok galdetzen didate “nongoa zara. Donostiakoa?”; berehala esaten dut ezetz, Errenteriakoa naizela. Nire jatorria argi adierazten dut beti.

Gogoan duzu aurtengo madalenetako omendua izango zinela jakinarazi zizuten unea. Nolakoa izan zen?
Erosketa egiten ari nintzela jo zuen telefonoak, Aizpea Otaegi alkateak deitu ninduen esateko, eta zur eta lur gelditu nintzen, beti eragileei, elkarteei egin dietelako aitortza, eta ni pertsona bat naiz. Ez dut uste, gainera, ezer berezirik egin dudanik aitortza hori jasotzeko. Alkateak azaldu zidan nola erabakitzen den omenduaren izendapena, nirekin kontsentsua izan zela, eta zer esango dut bada, eskertua nagoela oso.

Txupinazo garbi baten alde udalak egin duen bideoan parte hartu duzu.
Bideoa oso graziosoa da, bide batez. Pixka bat zikina iruditzen zait irina, ketchupa eta arrautzena. Baina onartu behar dut bakoitzak nahi duen moduan ospatzeko eskubidea duela. Ez da bakarrik zikina izatea, labainkor gelditzen da zorua, masa egiten duelako botatzen duten horrek guztiak eta urte batean kristoren kolpea hartu nuen erorikoa izanda. Egia da garbiketa zerbitzukoek berehala garbitzen dutela, baina lokatz modukoa gelditzen da. Azkenean esan dudana errepikatu dut, bakoitzak bizi eta nahi duen moduan ospatzeko eskubidea du. Nik, pertsonalki, nahiago dut txupinazo garbia, batez ere suposatzen duen arriskuarengatik, eta ekarpenik ez duelako egiten. 

Beste aukera bat da euren burua zikindu nahi dutenentzat gune bat sortzea, Gasteizen bere garaian egiten zuten bezala, zikinen gunea sortu zuten. Nik garbiaren alde egiten dut, zalantzarik gabe.

Herritarrek erabaki dute zu izatea omendua. Zer balio du horrek zuretzat?
Gustukoa zait, baina lehen esan dudan moduan ez dakit zergatik, egiten dudan bakarra lan egitea delako eta herriaren izena nirekin eraman ahal dudan guztietan. Kulturalki eta musikalki herri aberatsa da Errenteria, beti izan da: banda, abesbatzak, rock talde mordoa… Erreferentea da. Gogoan dut behin Miguel Riosekin hizketan nintzela esan zidala hizkeragatik ez nintzela hangoa; errenteriarra nintzela esan nion. Orduan kontatu zidan 1972. urtean  Cerebros izena zuen areto batean aritu zela jotzen, Musika Plazan zegoen areto hori. Nino Bravok, autoarekin istripuan hil aurretik, azken boloa Penny Lane dantzalekuan egin zuen, hemen, herrian [1973ko martxoan izan zen hori].

Kontu oso bitxiak ditu gure herriak, erakusten dutenak ikaragarri aberatsa izan dela beti kultura eta musika arloan.

Zer dute berezia madalenek?
Familia eta lagunekin elkartzeko unea dira jaiak eta horrek egiten ditu berezi. Uztailaren 21etik 25era herrian izatea, kalean uneoro gauzak egiten noski. Gauzak egiten nire kasuan musika jotzen esan nahi du. Iraultza fanfarrearekin 1987an hasi nintzenetik horretan jarraitzen dut, Kulixka txaranga, Incansables, Urrats taldearekin berbenak jotzen, musika bandarekin, Blues Thorpes,  Los Del Gas… Musikarekin lotuta egin dugun oro herrira ekarri dugu bai De Cyne Reynara, gure zentralita izan dena, baita edozein plazara ere.

Musika banda aipatu duzu, bertan aritzen al zara txupinazo egunean Zentenarioa jotzen?
Pandemiaz geroztik esango nuke ez dudala musika bandarekin jo, baina niretzat oso garrantzitsua da. Herriko musikarien helburua bertara heltzea zen musika ikasle nintzenean. Kuartelilloa zenean zegoen garai hartan musika eskola, Errenteria Musikal ez zen oraindik existitzen ere.

Jaiei hasiera eman eta bukaera ere jarriko diezu, musika bandarekin batera Zumardiko emanaldian ariko baitzara 25eko kontzertuan. Berezia al da kontzertu hori?
Abesti modernoagoen errepertorioarekin 2015ean hasi ginela esango nuke, eta egia esan zoragarria da. Horren aurretik jendea Zentenarioa entzun eta zezen suzkoa ikustera joate zen, baina proposamena aldatu zenean jende mordoa bertaratzen hasi zen. Jaiak herriarenak dira eta parte hartzaileak izan behar dute, jendea abesten aritzen da, doinu ezagunak jotzen ditugu, eta dantzan jartzen dugu bertaratzen den oro.

Zer ez duzu galtzen madalenetan?
Lo orduak [barre]. Kalean nago uneoro, eta  inoiz ez naiz damu izan, merezi du. Zentenarioa jakina; bandaren kontzertua 22ko eguerdian; Alaberga eta Telleriko danborradak; haurren danborradak… pasada bat da hainbat haur musikari emanak ikustea. Zumardiko kontzertuak edota Foru plazako berbenak ere oso gustuko ditut… Hainbeste osagai dituzte madalenek, eta hain gustukoak ditut denak, ezinezkoa dela bakarra aukeratzea.

Txupinazo aurretik sorpresarik emango al duzu?
Bai, bertsoa abestuko dut, aurrekoek hala egin dute eta nik ere egingo dut, oso tradizio polita iruditzen zait.

Zein proiektu dituzu oraintxe esku artean?
Rockalean taldeaz gain, musika mexikar taldea sortu dugu. Azken horretan iloba dut abeslari, ahots izugarria du eta ez diot hori iloba delako, ikaragarri ondo abesten duelako baizik. Madrilen da ikasketak egiten baina bera ere errenteriarra da. Bi horietaz aparte, aste honetan ere Orquesta Mondragon taldearekin aritu naiz emanaldi batean; 50. urteurrena bete du taldeak eta haizezkoetan aritzeko deitu zidan Javierrek [Gurrutxaga].

Orquesta Mondragon oso lotuta dago, gainera, gure herriarekin; taldeak izan zuen lehen haizezko sekzioa bertakoa zelako, musika bandakoa. Javierrek [Gurrutxaga] esan zidan Errenteriako Zumardian egin zuela kontzertua Caligula taldearekin kiosko zaharra zegoenean, eta Orquesta Mondragonekin, berriz, hainbatetan aritu da herrian.

ETB1n ere ari zara lanean.
Gaupasa saioan. Aurkezleak, Julen Telleriak, kristoren rolloa dauka eta oso nabaria da irratitik datorrela. Han ez duzu irudiaren gehigarria eta berak oso ondo eramaten du haria elkarrizketatuekin. Kolaboratzaile sare bikaina dago gainera, Jon Plazaola, Aitziber Garmendia… Oso gustura nago, eta gainera, etxetik gertu.

Ekitaldi ofizialetan bai, baina horietatik kanpo non ibiliko da Pirata madalenetan?
De Cyne Reynan seguru, eta herrian.

Mezua herritarrei?
Jaietan gozatu, eta gozatzen utzi, errespetua denaren gainetik jarrita. Lekua dago sentsibilitate ororentzat. Zerbait egin aurretik pentsa dezagun hori guri egitea gustatuko ote litzaigukeen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.