Trafiko aldaketak, jaien harira
Aparkaleku alternatiboak ere onduko ditu udalak, eta TAO zerbitzua etenda izango da hilaren 21etik 26ra bitartean.
Jaien testuinguruan, hainbat aldaketa izango dira trafikoan, hiri barruko zein kanpoko autobus lineetan, zein gaueko autobus zerbitzuan. Aparkaleku alternatiboak ere onduko ditu udalak, eta TAO zerbitzua etenda izango da hilaren 21etik 26ra bitartean.
Kaleko igogailuak 24 orduz izango dira martxan, eta komun publikoak ere 24 orduz izango dira zabalik. Trafiko eta garraio aldaketa guztiak kontsultatzeko, egin klik hemen.
