Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Festazaleak bizkortzearen arduradun izango dira

Bixkor txarangak girotuko ditu hilaren 22 eta 23ko dianak. Gazte-gazteak dira taldekideak, ia denak errenteriarrak. Ilusio berezia egiten die herriko festen zati goiztiar izatea.

Bixkorrekoak, Oiartzunen egin zuten saio baten ondoren.Bixkor
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2026/07/17

Orereta Ikastolak 2023an antolatu zuen Kilometroak jaiak asko eman zion Errenteria-Oreretari. Tartean, txaranga bat. Izan ere, Bixkor txarangaren ernamuina ordukoa da: lagun talde bati urte hartako urriko lehen egun hura girotzeko «zerbait» prestatzeko eskatu zioten antolatzaileek, «musika instrumenturen bat jotzen zekien ia edonor atera zen talde edo txaranga hartan. Hura egin, eta gehiagotan errepikatu behar zela pentsatu genuen…». Esan eta egin. Serio jarri, Bixkor txaranga sortu, eta 2024ko Gaztañoko festetan egin zuten debuta. Bi urte bete berri dituzte, beraz.

Hilaren 22ko eta 23ko dianatan izango da Bixkor gaua bikain bukatu nahi dutenen buru. 06:00etan hasiko dira Errenteriako diana jotzen. Ehunka festazale izango dituzte alboan. «Lehengo astean, adibidez, Iruñean egon ginen. Toki askotan izan gara bi urte hauetan. Abentura batzuk egin ditugu jada» [barrez]. Baina herrian aritzea arras berezia da txaranga osatzen duten dozena bat musikarientzat. Aritz Otaegi eta Oier Bonail taldekideekin izan da HITZA; «gehienak Errenteriakoak gara, bertako musika eskolan ikasitakoak. Lezoko, Hondarribiko eta Donostiako kideren bat ere badugu. Baina beste denak herrikoak gara». Beraz, dianak girotu baino, biziko dituzte.

Iazko madalenetan jo zuten lehenengoz sorterriko dianan. «Sekulakoa da. Lagun artean jotzea izugarria da eta ilusio handia egiten digu». Gazte-gazteak dira bixkortarrak, 17-21 adin tartean dabiltza denak, beraz, duela ez asko dianaren beste aldean zirenetakoak dira. «Oso polita da hor barruan jotzen egotea. Ikusi izan dugu diana kanpotik, nola ez. Baina horren zati izatea sekulakoa da; bengalak pizten dituztenean bero-bero jartzen da dena…»

Bi kideek aitortu dute dianatara txarangakide gehienak ohea ukitu gabe joango direla jotzera, «gogorragoa izango litzateke altxatzea, gau osoan hortik gozatzen ibiltzea baino», barrez. Errenteriako diana-ren lehenengo notak jo, eta jendea saltoka eta algaraka hasten da. «Ordainezina da une hori». 

Kanta klasikoak, eta berriak
Dianaz gain, madalenetan beste ekitaldiren batean ere izango da Bixkor, tartean Madalen Eguneko haurren danborradan. Gainera, txarangako hainbat kide Errenteriako Musika Kultur Elkarteko (EMKE) bandaren partaide dira, eta adibidez, hilaren 22ko eguerdiko kontzertuan (21eko txupinazoan ere izango dira) jotzen ariko dira. Hau da, gazte izan arren, eskarmentuko eta eskolako musikariak dira.

Errepertorio zabala dute. Txarangen unibertsoan klasikoak diren kantak zabaldu bai, baina garaian-garaian ospea duten era guztietakoak ere dituzte set-list-ean. «Adibidez, Iruñean, Quevedo abeslariaren La graciosa-k jarraipen iskanbilatsua izan zuen. Iaz, La Morocha-k asko funtzionatu zigun. Baina abesti klasikoek beti dute harrera ona. Gazte edo heldu, denen hankak mugiarazten dituzte betiko abesti horiek».

Kide guztiak bolo guztietan izatea zaila dela adierazi dute Otaegik eta Bonailek, eta tarteka «fitxaketaren bat» egiten dute taldeak oreka musikala gal ez dezan. Batez ere, herri txikitako festetan pasatzen dute hoberen euren doinuak zabaltzen, baina azaldu dute Donostiako Alde Zaharrean jotzea euren ametsetakoa dela, izan San Sebastian Egunean, edo beste festaren batean, «kale estuak dira hangoak. Gozamena litzateke han jotzea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.