Iztieta-Ondartxoko Mataderoaren lanak, martxa egokian
Alkateak eta Hirigintza zinegotziak hiltegi zaharra birgaitzeko lanak bisitatu dituzte.
Ondartxoko hiltegira obra bisita Herri Bizia Iztieta-Ondartxoko hiltegiaren lanak martxa egokian ari direla garatzen jakinarazi du gaur udalak. Adierazpen hauek, lanak bertatik bertara jarraitzeko egindako bisitaren ostean egin dituzte Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak. Bisitan Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak azken hilabeteotan egindako lanen bilakaera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
Eraikinaren balio arkitektoniko handiena duten elementuak babestu eta etorkizunean izango dituen erabileretara egokitzea uztartzen du proiektuak, eta horretarako, irisgarritasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko beharrezkoak diren esku hartzeak egingo dituzte.
Aurrekontua 1.500.000 euro ingurukoa da eta Iztieta-Ondartxo auzoa leheneratu eta biziberritzeko urratsa bat gehiago da. Mataderoaren atzeko pabiloiak eraistearekin eta gaur egun Hibaikak erabiltzen duen ontzien biltegia eraikitzearekin hasi zuen udalak, “orain, hiltegia berrituz lanean jarraitzen du udalak auzoaren eraldaketan aurrera egiteko”.
Mataderoaren erabilera nagusia kirola izango da, batez ere, Hibaika Arraun Elkartearen egoitza izaten jarraituko duelako. Obrak bukatuta, instalazio berri eta modernoak izango ditu Hibaikak eta 275 metro koadroko gimnasio berria. Halaber, ur kirol herrikoientzako gune bat egokitzea ere aurreikusi du udalak.
beste baliabide batzuk ere jarriko dituzte martxan espazio horretan. Hala nola, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen aisialdirako Gazteleku berria bertan izango da, nerabeek beraiek partaidetza prozesuetan egindako eskaera bati erantzunez. horretarako 150 metro koadro aurreikusi dituzte, eta gainera, erabilera anitzeko guneak ere aurreikusi dira, elkarteek eta herritarrek bileretarako edo bestelako jardueretarako espazio egokiak izan ditzaten.
