Giriziaren mendi taldeak Pico de los Monjesera egingo du irteera
Bihartik (hilak 18, larunbata) igandera bitartean egingo dute txangoa, eta 2.349 metroko gailurra igoko dute.
Girizia elkartearen mendi sailak asteburu honetan egingo du beste irteera bat, eta oraingoan Pico de los Monjesera joango dira. Bihar (larunbata, hilak 18) abiatuko dira, eta igandean egingo dute itzulera.
15:30ean Haurtzaro Ikastolatik abiatuko dira bihar, eta Candanchuko El Aguila pentsio erdian igaroko dute gaua. Hurrengo egunean, berriz, Punta Malacara-Pico Astun- Trampolin Geles-Pico de los Monjes ibilbidea egingo dute sei orduan.
Igoko duten gailurrak 2.349 metro ditu.
