Altamirak prest du anfiteatroa
Altamira auzoko Altamiragain parkeko lanen lehen fasea bukatutzat eman du Lezoko Udalak.
Anfiteatroaren ikuspegi orokorra.Lezoko Udala Altamira auzoko Altamiragain parkeko lanen lehen fasea bukatutzat eman du Lezoko Udalak. Horien xedea izan da batez ere hango anfiteatroaren eremu osoa berroneratzea. Hala, konponketak lanak egiteaz gainera, esertzeko guneak egokitu dira, anfiteatroko estalpea berritu da, eta argiteria instalazio berria ezarri da. “Esku-hartze horri esker, anfiteatroak itxura berritua izateaz gain, gune atseginagoa izango da lezoarrentzat”, esan du udalak.
Lehen fasearen lanak bukatuta, hurrengoaren berri eman du udalak. Parkeko bideak egokituko ditu, eta bioaniztasuna sustatzeko landaketa berriak egin eta fauna txikiarentzako babeslekuak jarriko ditu, ingurune naturalaren balioa indartzeko.
Bi faseak gauzatzeko 340.000 euroko inbertsioa egingo du udalak, eta auzoa biziberritzeko jarduketen barruan kokatu du.
