"Faxismoaren aurrean askatasuna" aldarrikatuko dute
90 urte pasa dira frankistak Errenteria-Oreretara sartu zirenetik, eta irailaren 12an askatasunerako aldarria egingo dutela jakinarazi dute gaur.
Duela 90 urte, 1936ko irailaren 13an sartu ziren frankistak herrira, Errenteria-Oreretara, eta “faxismoaren aurrean askatasuna” aldarrikatzeko xedez, herri argazkia egin dute gaur Madalenaren Ermitaren parean hainbat herritarrek.
Orereta-Errenteriako Herri Ekimenak deituta elkartu dira gaurkoan, eta hamaika eragilek egin dute bat agerraldian. Bertan, irailaren 12an, 19:30ean hasita, Lehendakari Agirre plazatik egingo duten mobilizazioa iragarri dute.
